• Heletan Euskal Herriko finala abian

    Goizean izenematearen ondoren ekitaldia burutu da Heletako plazan, muslariok goizean goizetik hartu dugu Behe Nafarroako herrixka hau. Auzapezak egin digu harrera eta mus jokoaren bidez; gure nazio izatea aldarrikatu dugu. Lehen argazkiak sarean dira eta ounez uneko kronika twitter bidez #EHmus jarraituaz.

    TTotte Larre heletarrak ekitaldian irakurritakoa:

    Egunon eta ongi etorri HELETARA, ongi etorri Euskal Herriko VI.Mus Txapelketaren  FINALERA!

    Euskal Herriko Mus Federazioa errealitate bat da.  Euskal Herri osoko muslariak biltzea ideia eta asmo izatetik, errealitate izatera eraman dugu. Zazpi herrialdetako muslariak herri gisa aritzeko eta lotzeko helburuarekin antolatu dugu Euskal Herriko Mus Txapelketa.

    Emeki-emeki Euskal Herrian bizi dugun zatiketa gainditu eta bide berriak josteko sortu dugu Euskal Herriko Mus Txapelketa. Horregatik antolatzen dugu herriz herri.

    Euskal Herria zazpi herrialdez osaturiko nazioa da. Nortasun eta nazio identitate propioa duena eta bere buruaren jabe izan behar duena.

    Gaur gaurkoz, egitasmo honekin egungo administrazioek jarririko mugak gainditu eta euskal herritar gisa, bat eginik aritzeko aukera ematen digu Euskal Herriko Mus Txapelketak. Bide horretan euskaldunok batzen gaituenari heldu eta indarrak biltzeko garaia da.

    Hemen duzue gure ekarpena, ehunka euskal herritar musean, mugaz gaindik, nazio bakar gisa eta bere etorkizuna eskuetan hartu nahi duen herri gisa ari gara.

    Gurekin dugu HELETAKO AUZAPEZA berea da hitza: Auzapezaren agurra

    AMAITZEKO IGO DAITEZELA ESKENATOKIRA Euskal Herriko VI. Mus Txapelketako herrialdeetako txapeldunak:

    • ARABAtik KOLDO LARRINAGA eta ANDONI UNZAGA
    • BIZKAIAtik KARLOS ARROITA eta INA ARROITA
    • GIPUZKOAtik ODEI ARREGI eta BEÑAT LOPEZ
    • NAFARROA GARAItik AITOR CORONADO eta ION KOBO
    • LAPURDItik PIPO EYHARRABIDE eta CHRISTELLE EYHARRABIDE
    • ZUBEROAtik HUBERT CATALOGNE eta BIXENTE GOIHENEXPE
    • BEHE NAFARROAtik HUBERT SEILLAN eta ST MARTIN BIDART


    Pasa den urteko TXAPELDUNEK  JUANIKOTENA anaiek gidatuta Zazpiak oihal batateik abestu dugu.

    Txapelketari buruzko xeharasunak azaldu ditu azkenik Euskal Herriko Mus Federazioko Gerard Urrutia lapurtarrak.
     

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.
    2014, martxoak 8
    Iruzkinik ez Nagusiak;
2019, urria
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
 1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
31
 
   
       
Banerrak
Banerrak
Banerrak
Banerrak