• Joseba Goikoetxea eta Patxi Salaxar legorretarrak dira, Euskal Herriko zazpigarren txapeldunak!
    Giro paregabean ospatu da Euskal Herriko VII. Mus Txapelketako finala Lekeition.

    Ttotte Larre eta Brunno Carrere heletarrek men egin behar izan dute bi eta huts irabazten hasi, bina berdindu eta azken momentuan gailendu zaizkie gipuzkoarrak. Joseba Goikoetxea eta Patxi Salaxar legorretarrak izan dira iluntzeko 21:00etan jantzi dute txapela Maitane Larrauri Lekeitioko Alkatearen eskutik.

     

     

    Egun osoan zehar giro paregabeaz gozatzeko aukera izan dugu Lekeition (Bizkaia). Hemen duzue kronika.

    FINALEKO KRONIKA

    Giro paregabean burutu zen atzo Lekitton  Euskal Herriko VII. Mus Txapelketa.

    Goiztiar iritsi ziren lehen muslariak, izen emateko mahaia ordua baino lehen zabaldu behar izan zuen antolakuntzak. Izen ematearekin batera kamixeta bana jaso zuten oroigarri gisa muslariek eta kafe goxoaz gorputza berotzeko aukera izan zuten.

    Eskuineko irudian duzue atzokoan,  bizi esperientzia gehien ekarri zuen 88 urteko muslaria. Emakumezkoa eta nafarra, Simona Iruñatik etorri zen bere senar eta alabarekin batera. 

    9:30ak pasatxo zirela iritsi zen Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoako muslariak zekartzan autobusa eta hauek iristearekin hasi zen ekitaldia Lekeitioko Independentziaren enparantzan.

    Maitane Larrauri Lekeitioko Alkatearen agurra jaso zuten zazpi herrialdetatik bertaraturikoek eta jarraian herrialde guztietako txapelak irabazi dituztenak igo arazi zituen oholtzara AItor Aberoa aurkezle lanean aritu zen.

    • ARABAtik JUAN CARLOS BOLINAGA eta JUANMA BALLEJO amurrioarrak
    • GIPUZKOAtik IÑAKI CRUZ eta JOSEBA IRIZAR urretxuarrak
    • NAFARROA GARAItik IDOIA AUZA eta MIGUEL LOIDI jauntsarats-darrak
    • LAPURDItik LADEVEZE eta IRRIGOTEN lekornearrak
    • BEHE NAFARROAtik IBARROLA eta IBARROLA bidarraitarrak
    • ZUBEROAtik MIKAEL ARRICAU eta SALLABERENBORDE urdiñarbearrak
    • BIZKAIAtik ANGEL ABOITIZ eta AITOR OKAMIKA bedaronarrak

    Euskal Herriko Mus Federazioaren izenean Xabier Albizuk hartu zuen hitza eta hemen duzue irakurri zuen adierazpena osorik:

    Hasteko eta behin zorionak guztioi, bai hemen goian zaudetenoi nahiz gaurko finalera sailkatu zaretenoi ere. Zazpigarrenez Euskal Herriak hordago!

    Euskal Herri osoko muslariak biltzea ideia eta asmo izatetik, ohitura bihurtu dugu. Zazpi herrialdetako muslariak herri gisa aritzeko eta lotzeko helburuarekin antolatu dugu Euskal Herriko Mus Txapelketa zazpigarrenez.

    Emeki-emeki Euskal Herrian bizi dugun zatiketa gainditu eta bide berriak josteko sortu genuen Euskal Herriko Mus Txapelketa. Horregatik antolatzen dugu herriz herri eta auzoz auzo.

    Euskal Herria zazpi herrialdez osaturiko nazioa da. Nortasun eta nazio identitate propioa duena eta bere buruaren jabe izan behar duena.

    Gaur gaurkoz, egitasmo honekin, egungo administrazioek jarririko mugak gainditu eta euskal herritar gisa, bat eginik aritzeko aukera ematen digu Euskal Herriko Mus Txapelketak. Bide horretan euskaldunok batzen gaituenari heldu eta indarrak biltzeko garaia da.

    Bide horretan mus txapelketa hau, ahalik eta herri eta auzo gehienetara zabaldu nahi dugu, horretarako zuen laguntza eskatzen dizuegu, ziur gaude zuetako batzuen herrietan oraindik ez dela mus txapelketa antolatzen eta alboko herrietara mugitu behar duzuela.  Ba datorren urterako animatu zaitezke eta jarri gurekin harremanetan.  Guk lagunduko dizuegu oso modu errazean zuen herrian txapelketa antolatzen. Horretarako egun osoan zehar zuen izena eman dezakezue edo informazioa eskatu antolakuntzako mahaietan.

    Hemen duzue gure ekarpena, ehunka euskal herritar musean, mugaz gaindik, nazio bakar gisa eta bere etorkizuna eskuetan hartu nahi duen herri gisa ari gara.

    Amaitzeko zorte on guztioi eta onenak irabazi dezala!

    Herrialdetako txapeldunei agurra dantzatu ondoren eta txistulariek gidaturik merkatu plazara zuzendu ziren muslariak kalejiran.

    MERKATU PLAZA, JOKO ZELAI, JANTOKI, AGERTOKI

    Lan handia egin zuten Euskal Herriko VII. Mus Txapelketa erralitate bihurtzeko bezperatik lanean aritu ziren lekittarrek. Horren Erakusle izan zen, merkatu plaza nola atondu eta goxatu zuten Euskal Herri luza zabaletik etorritako muslariak etxean balira sentitu zitezen.

    Goizeko lehen saioan 32 taldetan banaturik jokatu zuten ligilla. Guztiak guztien aurka lehiatu ziren. Nola ez lau bikoteko taldeetan gutzienez lau herrialde ezberdinetako muslariak biltzen saiatu zen federazioa.

    Haiseratik garesti saldu ziren tantoak eta ustelak. Txapelketa politi hasi eta berotasuna goruntz joan zen txapelketak aurrera egin ahala. Urtero gertatu den bezala lehen fasea luze joan zen eta bigarren faseari ekin behar zitzaionerako 14:30ak baziren. Hala bada bigarren fasean lehiatzen zirenak musean jarri eta gainerakoak bertan bazkaldu genuen.

    Bigarren fasea amaitu ahala bazkaltzera esertzen ziren, sailkaturiko bikoteak beren aurkariekin batera. Kuxkuxtu txaranga ere bertan izan zen bere kantu eta doinuez gozatu eta abesteko aukera izan zuten bazkaltzera gerturatu ziren 200 lagun pasatxok.

    Arratsaldeko saiora 16 bikote sailkatu ziren. Arratasaldeko 16:30ak inguruan, mahaitik altxa eta Lekeitioko Udalera gerturatu ziren azken saioari ekiteko asmotan. Hemen dituzue sailkatu ziren bikoteak eta zein mahaietan jokatu zuten.

    1.go MAHAIA

    GIPUZKOA. ZARAUTZ: PATXI OLAZABAL - ALEX GURRUTXAGA
    LAPURDI-DONIBANE 2 : RUMBAU - BAZTERRETCHE 

    2.go MAHAIA

    ARABA-GOPEGI: JORGE VITERI - JABIER BAREÑA
    LAPURDI-HAZPARNE1: ONDARTZ - OLAIZOLA 

    3.go MAHAIA

    LIZARTZA: ANGEL CANTOS - ANDONI RUIZ
    ARABA-GASTEIZ ERDIALDEA: IÑAKI GARAI - CESAR EZQUERRO

    4.go MAHAIA

    GUPUZKOA ITSASONDO: JOSEABA GOIKOETXEA. PATXI SALAXAR.
    GIPUZKOA-GETARIA: GORKA BORDAGARAI-AXIER FERNANDEZ 

    5.go MAHAIA

    NAFARROA-ERRATZU4: MIKEL ARISTIA- IÑAKI ZAPIRIAIN
    BIZKAIA-ISPASTER: JON GALLETEBEITIA- IÑAKI ARRIAGA 

    6.go MAHAIA

    ARABA-MURGIA: UGARTE-JOSE TOMAS BASALDUA
    BIZKAIA-BARAKALDO: PABLO IGLESIAS - GORKA SAEZ 

    7.go MAHAIA

    GIPUZKOA ANTZUOLA 2: IGOR LARREA - XABI ARREGI
    BEHENAFARROA-HELETA 8: TTOTTE LARRE - CARRERE 

    8.go MAHAIA

    LAPURDI HAZPARNE2:  BIDART - GARBISO
    NAFARROA.AZPILAGAÑA: CARLOS PEJENAUTE - ROBERTO ZALDUA  

     

    Final aurretan Hazpaneko bikoteak Itsasondoren izenean jokatu zuten legorretarren aurka galdu zuten eta Erratzuko gazteek Heletako nagusien aurrean men egin.

    Azkenik final handian Heletako Ttotte Larre eta Brunno Carrerek Legorretako Joseba Goikoetxea eta Patxi Salaxar izan zituzten aurkari. Finala luzea baina bizia izan zen. Bi ustel aurretik joan ziren heletarrak eta gipuzkoarrek buelta eman zioten partidari, lehenik berdinduz eta ondoren Euskal Herriko VII. Mus Txapelketako txapela jantziaz

    Azpimarratzekoa da partida guztietan baina bereziki finalisten hartean izandano anai arteko giroa, Lehia bai baina gizalege izan zen nagusi. 

    Atzokoan ere, muszaleak eta nola ez Euskal Herria garaile atera zen zazpigarren aldiz.

    LOTURAK

     

     

    • Legorretako Joseba Goikoetxea eta Patxi Salaxar Euskal Herriko txapeldunak
    • Heletako Ttotte Larre eta Bruno Carrere txapeldun ordeak
    • 3. sailkatuak Erratzuko Mikel Aristia eta Iñaki Zapiriain
    • 4. sailkatuak Hazparneko Ondartz - Olaizola
    • 5. sailkatua Bidart - Garbiso
    • 6. sailkatua Barakaldoko Gorka Saez eta Pablo Iglesias
    • 7.sailkatuak Donibane Lohitzuneko Rumbau eta Bazterreche
    2015, martxoak 7
    Nagusiak;
2018, urria
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
31
 
    
       
Banerrak
Banerrak
Banerrak
Banerrak