• Larunbat honetan Lekeition jokatuko da Euskal Herriko VII.Mus Txapelketako final nazionala
    Heletako finala hasi aurretik, plazan hartutako irudia errepikatuko dugu aurten Lekeition.

    Larunbat honetan, 2015ko martxoaren 7an LEKEITIOn (Bizkaia) jokatuko da Euskal Herriko Mus Txapelketaren final nazionala.

     

    Bertan, Euskal Herri osoko zazpi herrialdetako 128 muslari onenak lehiatuko dira. Azarotik urtarrilera 250 herri baino gehiagotan jokatu ziren kanporaketetan, Euskal Herri osoko 2000 bikote inguruk parte hartu zuten. Otsailaren 21eta 22an jokatu ziren zazpi herrialdetako kanporaketak eta bertan sailkaturiko muslari onenen eskura izango da larunbatean Euskal Herriko txapelketa. Hona informazio osoa.

    LEKEITIOko FINALA

    Pasa den urtean Heletan (Behe Nafarroa) ospatu zenaren antzera, Lekeition ere goizean goizetik abiatuko da txapelketa. Goizeko 9etarako Lekeitioko Independentziaren plazan aurkeztu beharko dira muslariak eta izen ematearekin batera kafe goxoa izango dute zain.

    Izena eman ondoren ekitaldia burutuko da Independentziaren plazan, bertan izango ditugu herrialdetako txapeldunak eta Euskal Herriko muslari onenak aurrez aurre. Ondoren txistulariek gidaturiko kalejiran guztiak merkatu plazara bertaratuko dira.

    Goizean zehar ligillaeran jokatuko dute, taldeka banatuta eta guztiak guztien aurka arituko dira. Zeregin horretarako Euskal Herriko Mus Federazioak ahalik eta talde anitzenak osatu ditu, talde bakoitzean herrialde ezberdinetako muslariak izango direlarik.

    Goiz erdian hamaiketakoaz gozatzeko aukera izango dute muslariek zein ikusleek eta bigarren faseari ekingo zaio. Talde bakoitzeko garaileak elkarren artean lehiatuko dira, nor gehiagotzea lortzen duenak aurrera jarraituko duelarik.

    Eguerdian herri bazkariaz gozatzeko aukera izango dute sailkatzen diren bikoteek eta baita ikusle gisa bertaratu eta txartela erosten dutenek ere. Bazkaria, KUXKUXTU txarangak girotuko du eta bazkalondoan Euskal Herriko abestiez gozatzeko aukera paregabea izango dugu.

    Arratsaldeko nor gehiagoka berriz, Barandiaran aretoan burutuko da eta 16 bikoteen artekoa izango da. Arratsaldeko azken ordurako Euskal Herriko Txapeldunak zein izango diren jakiteko moduan izatea espero dugu, sari banaketa plazan bertan burutuko da.


    OHARRAK:

    • Parte hartzaileek goizeko 9etan Lekeitioko Independentziaren plazan egon behar dute.
    • Herri bazkariko txartelak egunean bertan salduko dira izen –emate gunean eta epaileen gunean.
    • www.ehmus.eus  webgunea egunean zehar behin eta berriz eguneratzen joango gara.
    • Twitter-en bidez Euskal Herriko Mus Txapelketaren finalaren jarraipena egingo dugu.
    • Argazkiak: Eguerdian goizeko argazkiak zintzilikatuko ditugu eta iluntzean arratsaldekoak. Guztiak Flickr-en eskuragarri egongo dira.


    PARTE HARTUKO DUTEN BIKOTEAK: Euskal Herriko finalean parte hartuko duten bikoteak:

    ARABAko SAILKATUAK

    • Agurain 1 JOSE VALEN BELTRAN DE HEREDIA - NAGORE BELTRAN DE HEREDIA
    • Agurain 2 BUFO - PITXITAS
    • Amurrio 1 JUAN CARLOS BOLINAGA - JUANMA BALLEJO - ARABAKO TXAPELDUNAK
    • Amurrio 2 PABLO YARRITU - JOSE RAMON BERGANZA
    • Gasteiz Erdialdea 1 IÑAKI - CESAR
    • Gasteiz Erdiardea 2 EDUARDO - RAMON
    • Gasteiz Zabalgana 3 ANDRES SANCHEZ-IÑIGO PEREZ DE NANCLARES
    • Gasteiz Zabalgana 4 TXASKO - OSKAR
    • Gopegi 1 JORGE VITERI - JABIER BAREÑA
    • Kanpezu ARANTZA LARREINA - GORKA SANTXO
    • Kontrasta JOSE ANGEL MURGIALDAI - ISABEL PEREZ DE EULATE
    • Laudio 2 SANTI ETXEBARRIA-JUANJO TRUJILLO
    • Miranda de Ebro PEIO SALAZAR - ALEX GRACIA
    • Murgia TOÑO DIAZ - JOSE TOMAS BASALDUA
    • Samaniego CARLINES  -  BIELSA
    • Trebiño Argote 2 BASA -  JOSE

    GIPUZKOAko SAILKATUAK

    • Aizarnazabal UNAI ALBERDI - GARIKOITZ SEGUROLA
    • Albiztur JESUS MARI ETXEBERRIA - ISIDRO CONDADO
    • Altzo IÑAKI MURUA -  HARITZ ARTETXE
    • Amasa-Billabona2 JOXE MARI URBIETA - IBAI URBIETA
    • Amezketa-Ugarte INAXIO AMUNDARAIN – JOXE MANUEL GARAIALDE
    • Anoeta2 AGUSTIN REKALDE - GORKA AYESTARAN
    • Antzuola2 IGOR LARREA - XABI ARREGI
    • Antzuola3 GORKA ETXEZARRETA - MARKEL LETE
    • Arama1 JOXE LUIS AZURMENDI - ENEKO LARREA
    • Beasain BORJA IRIZAR - ARATZ ARRIZABALAGA
    • Bergara1 ANDER GABILONDO – ANDRES GABILONDO
    • Bergara2 XABIER ALBISUA - JOXEAN ETXEZARRETA
    • Deba2 MIKEL IRUSTA - IÑAKI OLAIZOLA
    • Eibar2 JOSU PLAZAOLA - JON ZUBIZARRETA
    • Ereñozu JESUS EZEIZA - JULIAN AGIRRE
    • Ezkio Itsaso  SIMON IDIAKEZ – TXOMIN BIDEGAIN
    • Getaria GORKA BORDAGARAI - ENEKO ETXEGOIEN
    • Ibarra1 ENEKO MARTIJA – AXIER MUJIKA
    • Ibarra2 IÑIGO SALINAS – IBAN GONTXA
    • Itsasondo JOSEBA GOIKOETXEA - PATXI SALAXAR
    • Itziar JOSEBA ARANGUREN - XABIER UDABE
    • Lasarte1 BEÑAT ESNAOLA - JOSEBA IZAGIRRE
    • Lasarte2 ANDER REKONDO - JOSEBA REKONDO
    • Lizartza2 ANGEL SANTOS - ANDONI RUIZ
    • Orendain GORKA EGIA - ANDONI EGIA
    • Ormaiztegi1 JULIAN ZABALA - MIGEL ANGEL AGIRRE
    • Pasaia-San Pedro1 JOSU ERAUSKIN - AITOR OSA
    • Urretxu - Zumarraga1 EUSEBIO ZABALA – PELLO ZALDUA
    • Urretxu - Zumarraga2   IÑAKI CRUZ – JOSEBA IRIZAR - GIPUZKOAKO TXAPELDUNAK
    • Usurbil1 ANDONI AIZPEOLEA - ALBARO BRUÑO
    • Zaldibia2 JOSE MANUEL ARANZABE - DIONISIO AGIRRE
    • Zarautz PATXI OLAZABAL – ALEZ GURRUTXAGA
    • Zestoa2 MANUEL IMAZ – EGOITZ IMAZ
    • Zizurkil AITOR SAN SEBASTIAN - ASIER SARALEGI

    NAFARROA GAIAko SAILKATUAK

    • JAUNTSARATS  2  IDOIA AUZA - MIGUEL LOIDI - NAFARROAKO TXAPELDUNAK
    • MENDILLORRI    1    Javi  Esparza  -  Julio  Luna
    • IRAIZOTZ      Imanol  Iragi    -    Asier   Larraiotz
    • ARTAXOA    Kali  Tirado   -  Iokin  Lukin
    • ZIZUR  NAGUSI  2    Iñaki  Ibero  -  Ekhaitz  Lizarraga
    • ARANTZA  Jesus  Mitxelena  -  Jose Apestegia
    • SAN  FERMIN  5     Rosa  Leatxe  -  Iosu  Leatxe                    
    • LEKUNBERRI   Asier  Gil   -   Iortz  Oiartzabal   
    • GALAR  2  Diego  Sola   -   Alejandro  Salvador          
    • GARTZARON   1  Eneko  Legarra  -Albertto  Arangoa
    • UHARTE  IRUÑA  2   Patxi  Castillo  -  Laiana
    • SAN  FERMIN   8   Rodrigo  Elkano   -  Mikel  Guerendiain
    • ZANGOTZA   2    Miguel  Carlos  -  Javier  Carlos
    • GALAR  1     Jesus Bidegain   -   David  Zapatero
    • IZABA     Mikel  Baines   -   Eder  de Miguel
    • ERRATZU   3     Xanti Ibargarai - Migel Etxandi
    • LAGUN  ZAHARRAK  2 Celso Ferreiro -Beñat  Otxoa
    • ERRATZU   4    Mikel  Aristia  -  Iñaki  Zapiriain
    • SAN  FERMIN  4    Aritz  Rekalde  -  Mieltxo  Bandres
    • IGANTZI   Patxi  Loiarte  -  Jesus  Mª  Almandoz
    • BARAÑAIN  4   Pako   Astiz   -   Tomas  Zuñiga
    • ARRAIOTZ   1   Beinat  Allende  -  Joselu  Retegi
    • ARRANO  BELTZA  3        Jose  J Esteban  -  Arana
    • OLTZA   1    Simonba  Domaica  -  Eustakio  Irurtzun
    • LEITZA  1     Mikel  Barberia  -  Xabier  Rekondo
    • MENDILLORRI  2    Mikel  Anzizar  -  Bidarte
    • ELGORRIAGA   Alvaro  Perez  -  Iosu  Irurueta
    • DONIBANE (Toki Eder)     Alvaro Ollo  -  Tillo  Abaurrea
    • SAN  FERMIN  6     Jesus  Mª  Mayo  -  Marisa  Arzoz
    • SUNBILLA   1   Koro  Zelaieta  -  Josema  Zelaieta
    • ARRAIOTZ  2       Iñaki   Mihura  -  Dani  Saldias
    • AZPILAGAÑA   3    Carlos  Pejenaute  -  Roberto  Zaldua

    LAPURDIko SAILKATUAK

    • LEKORNE LADEVEZE-IRRIGOTEN-  LAPURDIKO TXAPELDUNAK
    • BESKOITZE SALLAGOITY-SALLAGOITY
    • BAIONA 1 MENDIBURU-LURRO
    • BAIONA 2 MUMU-BITTOR
    • URRUÑA 1 NATHALIE-BEÑAT
    • URRUÑA 2 RAMUNTXO-XERAR
    • URRUÑA 3 CHANTALE-ZIZI
    • HAZPARNE 1 ONDARTZ-OLAIZOLA
    • HAZPARNE 2 BIDART-GARBISO
    • HAZPARNE 3 HERNANDEZ-CEREZO
    • DONIBANE 1 DUFAU-CAPDEVIELLE
    • DONIBANE 2 RUMBAU-BAZTERRETCHE
    • DONIBANE 3 LARAMENDY-ETCHECOLA
    • MIARRITZE 1 HONTAS-IDIART
    • MIARRITZE 2 NOBLIA-HARGOUIN
    • MIARRITZE 3 DULONG-DULONG

    BEHE NAFARROAko SAILKATUAK

    • 1.BIDARRAI 1 IBAROLA -IBAROLA - BEHE NAFARROAKO TXAPELDUNAK
    • 2.HELETA 3 ERRECART - PEDOUAN
    • 3.HELETA 5 PARIS - MONGABURE
    • 4.DONAPALEU 1 LAMARQUE - LAMARQUE
    • 5.BAIGORRI 2 CARRERE Bruno - LARRE Ttotte
    • 6.BAIGORRI 5 DUPUY - ARANGOITZ
    • 7.BAIGORRI 6 JUANICOTENA - JUANICOTENA
    • 8.HELETA 6 NARP - HARAN
    • 9.BAIGORRI 7 FALXA - LARRE
    • 10.GARAZI 2 ELICETCHE - OTHARAN
    • 11.DONAMARTIRI 4 ETCHEGOYHEN - IRIQUIN
    • 12.DONAPALEU 2 HAICAGUERRE - OXOBY

    BIZKAIAko SAILKATUAK

    • 1. Bedarona  LUIS ANGEL ABOITIZ eta AITOR OKAMIKA - BIZKAIAko TXAPELDUNAK
    • 2. Ispaster      JON GALLETEBEITIA eta IÑAKI ARRIAGA
    • 3. Amoroto     JABI AGIRRE eta ANDER ELORDI
    • 4. Gizaburuaga      LUIS ANAKABE eta JABIER URRUTIABEASKOA
    • 5. Markina               JUANI GALLASTEGI eta TXOMIN BITERI
    • 6. Zornotza 1          ENEKO eta ATXARTE
    • 7. Lekeitio               EFO eta JAMHY
    • 8. Itzubaltzeta Erromo     ENRIKE AZKOITI eta KLAUDIO FLORES
    • 9. Zeberio               KARLOS ARROITA eta PABLO AGIRREZABALA
    • 10. Lezama            IKER LEJONA eta UNAI ATXUTEGI
    • 11. Basauri             ENEKA ELEZKANO eta JOSU URIBE
    • 12. Errekalde - Bilbo       TXABI KINTANA eta JABI TEMPRANO
    • 13. Barakaldo                PABLO IGLESIAS eta GORKA SAEZ
    • 14. San Inazio - Bilbo     TXUS PEÑA eta ANTTON LUJUA

    ZUBEROAtik SAILKATUAK

    • URDIÑARBE  ARRICAU Mikael  -SALLABERENBORDE  - ZUBEROAko TXAPELDUNAK
    • DONIBANE  URRUTIAGER - POCHELU
    • OZAZE 1 ARLA Joel - TEMPLIER Berangére
    • OZAZE 2 BASAGAZTEGI  JClaude - GOIENESPE Bixente

    LOTURAK:

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.
    2015, martxoak 7
    Iruzkinik ez Nagusiak;
2019, urria
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
 1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
31
 
   
       
Banerrak
Banerrak
Banerrak
Banerrak