• X.Mus Txapelketa aurkeztu da gaur Uztaritzen
    Mus Federazioko Gerard Urrutia eta Uztaritzeko kultura zinegotzi den Mizel Zarratiak hartu dute hitza

    Gaur prentsa aurreko agerraldia eskaini du Euskal Herriko Mus Federazioak 10. txapelketa nazionala aurkezteko. Uztaritzeko herriko etxean burutu da aurkezpena gonbidatu gisa Mizel Zarratia kultura zinegotzia izan dugu. Uztaritzen jokatuko da 10. txapelketako finala 2018ko martxoaren 10ean.

    ABIAN DA EUSKAL HERRIKO X.MUS TXAPELKETA
    zazpi herrialdetako muslariak batzen dituen nazio txapelketako herriz herrikako fasea abian da.

    AURREKO TXAPELKETAK:

    2017ko martxoaren 25ean Gipuzkoako Anoetan jokatu zen azken finalean,  Euskal Herriko txapeldunak Gipuzkoako Joxe Mari Beldarrain eta Paul Martin Larrañaga izan ziren. Gertutik izan zituzten Jose Basaldua eta Toño Diaz Arabarrak bigarren postuan. 3.ean Nafarroa Garaiko Baras Espinal eta Alfonso Labat izan ziren eta 4. Behe Nafarroako Jerome Pocheu eta Mayalen Pocheu geratu ziren.

    Final nagusiaz haratago zazpi herrialdetan ere kanporaketak antolatu ziren eta hori hala izan zedin,  herriz herri ehunka izan ziren Euskal Herriko Mus Txapelketako lehen fasean parte hartu zuten euskal herritarrak.

    ZERGATIK, EUSKAL HERRIKO MUS TXAPELKETA?

    Euskal Herrian ohikoenetakoa den mahai jokoa izanik eta mus txapelketa ezberdinak antolatzen direla ikusirik, Euskal Herri osoko muslariak bildu eta antolatzeko helburuari ekin genion.

    Bide honetan sortu genuen Euskal Herriko Mus Federazioa. Zazpi herrialdetako muszale eta muslariez osatzen da eta gure herriak bizi duen zatiketa administratiboaz gaindik, nazio bakar gisa antolatu eta garatzen dugu gure jarduna eta aldi berean nazio kontzientzia indartu.

    Musean jokatzeko dauden modu eta ohitura ezberdinei  lekua eskaintzen diegu herrietako kanporaketetan eta ondoren guztientzako joko arau eta irizpideak bateratu eta bat eginik antolatzen dugu Euskal Herri osoko txapelketa.

    HERRIZ HERRI, HERRIALDEZ HERRIALDE

    Garrantzi berezia eman nahi diogu txapelketaren zabalpenari, ahalik eta herri gehienetan antolatu nahi dugu herrietako kanporaketa eta horretarako norbere herrian edonork lagundu diezaguke txapelketa antolatzen. www.ehmus.eus webgunea bisitatu edo gurekin harremanetan jartzea nahiko du, guk zonaldeaz arduratzen den federazioko kidearekin lotuko dugu eta musaren amarauna josten  eta zabaltzen jarraituko dugu.

    Dagoeneko Euskal Herriko Mus Txapelketako finalak 7 herrialdeak bisitatu ditu eta aurten Lapurdira itzultzen da, zehazki Uztaritze herrira. Finala 2018ko martxoaren 10ean ospatuko da eta egun horretarako musa eta jaia uztartuko dituen egitaraua prestatuko dugu Uztaritzeko herritarrek eta udalak lagunduta.

    Euskal Herriko Mus Federaziotik, Euskal Herri luze zabalera parte hartzeko deia luzatzen dugu. Txapelketa antolatzen den lekuan musean eginaz eta aurreko urteetan antolatzera iritsi ez garen lekuetan, indar berezia egin nahi dugu, norbere herrian kanporaketa antolatzeko prest legokeen bolondresak gurekin harremanetan jartzera deitzen ditugu txapelketa zabaldu asmoz.

    INFORMAZIO OROKORRA eta DATUAK

    Dagoeneko abian da Euskal Herriko IX. Mus Txapelketa nazionalerako kanporaketa eta. Hemen dituzue nazio mailako mus txapelketaren xehetasun nagusiak..

    PARTE HARTZEA: Iazko txapelketan, Euskal Herri osoko 220 herri ingurutan jokatu zen txapelketako lehen konparaketa, gutxi gora behera, 4.000 pertsonek parte hartu zuten, aurreko urteetako datuak gogoratuko ditugu:

    • 2009ko txapelketan 1.120 bikotek parte hartu zuten mus txapelketan.
    • 2010eko txapelketan 1.800 bikotek parte hartu zuten txapelketan.
    • 2011ko txapelketan 2.200 bikotek parte hartu zuten txapelketan.
    • 2012ko txapelketan 2.250 bikotek parte hartu zuten txapelketan.
    • 2013ko txapelketan 2.000 bikotek parte hartu zuten txapelketan.
    • 2014ko txapelketan 2.000 bikotek parte hartu zuten txapelketan.
    • 2015eko txapelketan 2.000 bikotek parte hartu zuten txapelketan.
    • 2016eko txapelketan 2.000 bikotek parte hartu zuten txapelketan.
    • 2017ko txapelketan 2.000 bikotek parte hartu zuten txapelketan.

    Euskal Herriko zazpi herrialdetako edonork parte hartu dezake txapelketan. Bere herrian antolatzen den lekuan izen eman edo agertzearekin eta bikoteko 20 euro ordaintzearekin nahikoa du.

    Azken urtean gazte eta emakumeen parte hartzea indartzen ari da. Lanean jarraituko dugu joera hau indartu eta zabaldu dadin.

    ZABALPENA: Gutxi gora behera Euskal Herri osoko 220 herritan jokatzen da Euskal Herriko Mus Txapelketa. Bere herrian txapelketa antolatu nahi duenak aukera du webgunean zehazturiko pausoak emanaz.

    SARIAK: 50.000 euro baino gehiago banatzen dira sarietan. Parte hartzaile bakoitzak oroigarria jasotzen du. Hemen dituzue sari garrantzitsuenak:

    • TXAPELDUNAK: Txapela, garai ikurra, 3.000€ eta nazioartera* bidaia lau lagunentzat. (*KARIBERA dena barne)
    • TXAPELDUN ORDEAK:Garai ikurra, 1.500€ eta bi lagunentzat nazioartera* bidaia.(*Kanariar Uhartera)
    • 3. BIKOTE SAILKATUA: 750€ eta asteburuko egonaldia lau lagunentzat
    • 4. BIKOTE SAILKATUA 500€ eta Euskaraz ikasteko urte osorako 2 matrikula.
    • 5.etik 8.era SAILKATURIKO BIKOTENTZAT 250€
    • 9.etik 16.era SAILKATURIKO BIKOTENTZAT 100€
    • HERRIALDEKO FINALETAN Txapelak, garai ikurrak, asteburuko egonaldiak, bazkari eta afariak...
    • PARTE HARTZAILE BAKOITZARENTZAT kamiseta bat parte hartzea eskertzeko.

    DATAK eta EPEAK: Azaroa, abendua eta urtarrilean herrietako kanporaketak burutuko dira, 2018ko otsailaren 24an zazpi herrialdetako kanporaketak eta 2018ko martxoaren 10ean, final nazionala Lapurdiko Uztaritze herrian burutuko da.

    INFORMAZIOAREN JARRAIPENA WEBGUNEAren BIDEZ

    www.ehmus.eus webgunean aurkitu daiteke herrietako informazio oro bai eta txapelketan parte hartzeko behar den guztia. Txapelketaren antolakuntzan parte hartu nahi dutenek ere bertan aurkitu ahalko dituzte antolakuntzarako irizpide guztiak.

    Uztaritzen, 2017ko abenduaren 11an.

     

     

    2017, abenduak 12
    Nagusiak;
2018, urtarrila
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
1
 
2
 
3
 
45
 
6
 
7
8
 
9
 
10
 
11121314
151617
 
18
 
192021
22
 
23
 
2425262728
29
 
30
 
31
 
    
       

>> Hurrengo ekitaldiak

Banerrak
Banerrak
Banerrak