• Euskal Herriko X. Mus Txapelketako txapela Gipuzkoara
    Bergarako ELOI KRESPO eta VICENTE URIBESALGOk irabazi dute txapela

    Bergarako ELOI KRESPO eta VICENTE URIBESALGOk 3 kolpetan irabazi diete Legazpiko JOSEBA GABILONDO eta JOSEBA TELLERIAri Hemen duzue unerarteko informazio guztia, sailkapena eta kronika.

    LEHEN 16 BIKOTE SAILKATUAK:


    1- G15 - BERGARA1 - ELOI KRESPO – VICENTE URIBESALGO
    2- G22 - LEGAZPI 1 - JOSEBA GABILONDO – JOSEBA TELLERIA

    3 - B10 - LEZAMA1 - IBON ATXUTEGI - LANDER ELORRIAGA
    4 - G31 - ZALDIBIA1 - JEXUX JAUREGI ALTZO TXIKI - JOXI ETXEBERRIA
    5 - BN4 - BIDARRAI 1 - PASCAL IBAROLA - DAVID IBAROLA
    6 - NG24 - ALTSASU 1 - JON GOIKOETXEA - JOAN MARIÑELARENA
    7 - L2 - AZKAINE - AGUIRREVIRIA   ISIDRO  –  MASCOTENA  JEAN BAPTISTE
    8 - NG15 - LEITZA 1 - JOSETXO ZABALETA - JUAN C. ERREGE
    9 - B6 - LEZAMA2 - IKER  LEJONA - UNAI ATXUTEGI
    10 - A7 - ARGOTE 1 - KIKE GONZALEZ - TXABO SAENZ
    11 - BN17 - AIHERRA 1 - ALAIN SEILLAN - HUBERT SEILLAN
    12 - NG4 - ELIZONDO 1 - ANGEL JUBERA - BENARDO ALUNDA
    13 - A4 - MIRANDA 1 - ALBERTO SALAZAR - JONATAN JIMENEZ
    14 - B3 - ALGORTA - ARITZA MANUGI -  GORKA LASA
    15 - BN14 - LARZABALE 3 - CATHY HARISCAIN - LEONIE GARIADOR
    16 - G8 - ORIO - BITTOR ANDRES - JOKIN SALSAMENDI

    ARGAZKI GALERIA: Sari banaketa

    2018 UZTARITZEko SARI BANAKETA

    ARGAZKI GALERIA: Uztaritzeko finala

    2018 UZTARITZEko final nazionala EHMUS

    Euskal Herriko X. Mus Txapelketaren finala Uztaritzen (Lapurdi) burutu da. Goizean izen ematearen ondotik ekitaldia burutu Hiribehere plazan. Euskal Herriko Mus Federazioaren izenean: Xabier Albizuk, Xerar Urrutia eta Raul Gartziak hartu dute hitza; euskaraz, frantsesez eta gazteleraz irakurri da ondorengo testua.

    Egunon eta ongi etorri UZTARITZEra, ongi etorri Euskal Herriko X.Mus Txapelketaren  EUSKAL HERRIKO FINALERA!

    Ekitaldiari hasiera emateko eta Euskal Herri osotik gerturatu zareten muslari guztiei ongietorria emateko, gure artean dugu JEAN LAPEYRADE Uztaritzeko Herriko Etxeko hautetsia, gerturatu bedi.

    JEAN LAPEYRADE Uztaritzeko Herriko Etxeko hautetsiaren hitzak:

    Igo daitezela Euskal Herriko zazpi herrialdetako txapeldunak oholtzara, beraien txapel eta guzti. Har ditzagun txalo bero batez:

    • ARABAtik Aramaioko ANA MARI ARRIZABALAGA eta ELENA ARRIZABALAGA
    • BIZKAIAtik Lezamako JOKIN BILBAO eta IGOR SERRANO
    • NAFARROA GARAItik Leitzako IORITZ OIARZABAL eta ASIER GIL
    • BEHE NAFARROAtik Bankako PATRICK OCAFRAIN eta  JEAN-MARIE OCAFRAIN
    • GIPUZKOAtik Antzuolako JOSEBA AZKARATE eta CLAUDIO CABRERA
    • ZUBEROAtik FRED LARRAGNAGA eta XIMUN LUCU
    • LAPURDItik Azkaingo LONDAITZ   MATHIEU eta SCHWANKE   TOM

    TXISTUA eta DANTZA (Aurreskua edo agurra dantzatu zaie zazpi herrialdetako txapeldunei)

    EUSKAL HERRIKO MUS FEDERAZIOAren hitz-hartzea

    Hasteko eta behin zorionak guztioi, bai hemen goian zaudetenoi nahiz gaurko finalera sailkatu zaretenoi ere. Herriz herri eta urtez urte,  Euskal Herriak hordago!

    Euskal Herri osoko muslariak biltzea ideia eta asmo izatetik, ohitura bihurtu dugu. Zazpi herrialdetako muslariak herri gisa aritzeko eta lotzeko helburuarekin antolatu dugu Euskal Herriko Mus Txapelketa hamargarrenez.

    Emeki-emeki Euskal Herrian bizi dugun zatiketa gainditu eta bide berriak josteko sortu genuen Euskal Herriko Mus Txapelketa. Horregatik antolatzen dugu herriz herri eta auzoz auzo.


    Euskal Herria zazpi herrialdez osaturiko nazioa da. Nortasun eta nazio identitate propioa duena eta bere buruaren jabe izan behar duena.

    Gaur gaurkoz, egitasmo honekin, egungo administrazioek jarririko mugak gainditu eta euskal herritar gisa, bat eginik aritzeko aukera ematen digu Euskal Herriko Mus Txapelketak. Bide horretan euskaldunok batzen gaituenari heldu eta indarrak biltzeko garaia da.

    Bide horretan mus txapelketa hau, ahalik eta herri eta auzo gehienetara zabaldu nahi dugu, horretarako zuen laguntza eskatzen dizuegu, ziur gaude zuetako batzuen herrietan oraindik ez dela mus txapelketa antolatzen eta alboko herrietara mugitu behar duzuela.  Ba datorren urterako animatu zaitezkete eta gurekin jarri harremanetan.  Guk lagunduko dizuegu oso modu errazean zuen herrian txapelketa antolatzen. Horretarako egun osoan zehar zuen izena eman dezakezue edo informazioa eskatu antolakuntzako mahaietan.

    Hemen duzue gure ekarpena, ehunka euskal herritar musean, mugaz gaindik, nazio bakar gisa eta bere etorkizuna eskuetan hartu nahi duen herri gisa ari gara.

    Amaitzeko OHARRAK azalduko ditugu. zorte on guztioi eta onenak irabazi dezala!

    Hiribehereko merkatu plazatik, kalejiran Kiroletako ezker paretara.

    FINALEKO OHARRAK Kiroletako frontoian irakurriak

    1- ONDOREN IRAKURRIKO DITUGUN OHARRAK AMAITU HARTE ITXARON JOKOAN HASTEKO:

    2- FINALEKO JARDUNA NOLA GAUZATUKO DUGUN:

    o LEHEN FASEAn TALDEKA guztiak guztien aurka. 4 bikoteko 32 talde.
    o BIGARREN FASEAn KANPORAKETA eran txapeldunak aurrera.
    o 4 ERREGETARA JOKATUKO DA
    o 6 HAMARREKOtara izango diren 3 PARTIDA IRABAZI beharko dira.
    o 31 ERREALA EZ DA KONTUTAN HARTUKO
    o KEINUAK Euskal Herriko Mus Federazioak arautegian jasotakoak soilik.
    o EPAILEA behar izanez gero eskua altxa. Ezin da mahaitik jeiki/altxa partida amaitu arte, aurkarien edo epailearen baimenik gabe.
    o Lehentasunezko hizkuntza EUSKARA denez, berak izango du lehentasuna.

    ARAUAK

    • Partida gehien irabazten duen bikotea sailkatuko da.
    • Berdinketa balego, ustel edo txiko gehien irabazi duenak pasako da.
    • Berdinketak jarraituko balu, aurkako ustel edo txiko gutxien duen bikoteak eginen du aurrera.
    • Berdinketak iraunen balu, tanto gehien irabazi dituen bikotea sailkatuko da.

    3- SARIAK

    • 1.- TXAPELAK, GARAI IKURRAK, 3.000€ eta NAZIOARTERA, KARIBERA BIDAIA lau lagunentzat.
    • 2.- GARAI IKURRAK, 1.500€ eta NAZIOARTERA, KANARIAR UHARTETARA BIDAIA bi lagunentzat.
    • 3.- 750 € eta ASTEBURUKO EGONALDIA LAU LAGUNENTZAT
    • 4.- 500€ eta EUSKARAZ IKASTEKO URTE OSOKO BI MATRIKULA
    • 5etik 8. sailkatua arte BIKOTEKO 250€ eta afari bat
    • 9etik 16. sailkatua arte BIKOTEKO 100€ eta 2 sagardo kaxa

    Eta etorri zareten guztiontzako dagoeneko jaso duzuen KAMISETA  EDER BAT  eta pattar botila bat oroigarri gisa.

    AMAITZEKO eskerrak eman nahi dizkizuegu gaur UZTARITZEra gerturatu zareten guztioi eta esan, jokatzen hasi aurretik guztiok zaretela txapeldunak!

    IRABAZI DEZALA ONENAK eta GORA EUSKAL HERRIA!


    Uztaritze, 2018ko martxoaren 10ean.

    ARGAZKI GALERIA: Herrialdetako txapeldunak

    2018ko zazpi herrialdetako txapeldunak

    ARGAZKI GALERIA: Euskal Herriko X. Mus Txapelketa

    2017-2018 Euskal Herriko X.Mus Txapelketa

    2018, martxoak 10
    Nagusiak;
2018, maiatza
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
 1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
31
 
   
       
Banerrak
Banerrak
Banerrak
Banerrak