• Debatik 3 bikote sailkatu dira finalera

    Debako kanporaketak 21 bikote kopurua ikusita antolatzaileak pozik eta muslarien artean harridura eta ilusio aurpegiak. Hemen duzue Debako antolatzaileek bidalitako kronika ederra.

    Bikote sailkatuak:
        • Egoitz Basurko-Julen Badiola
        • Inaki Txarturi-Jabi Delgado
        • Roman Galarraga-Jose Ignacio Urkiri

    Arratsaldeko 20.30etan jarrita zegoen lehen hitzordua, aurreko egunetan jada 13 bikotek izena eman zuten afaltzeko. Antolatzaileen artean urduritasuna nagusi... Bikoteak hurbiltzen hasi ziren Zalburdira tantaka, eta etorri ahala, afaltzen hasi ziren. Arrain zopa, karrilerak saltsan ondoren eta bukatzeko etxeko flana(ardoa eta sagardoa barne). Jokuan ariko zirenen arteko lehen zirikatzeak, irriak eta giro onak hartu zuten taberna. Antolatzaileak urduri...haien buruetan: 20 bikotera iritsiko ote gara? 22.00ak, izena emateko bigarren aukera... 17 bikote, 19, eta 22.30etarako 21. Bikote kopurua ikusita antolatzaileak pozik eta muslarien artean harridura eta ilusio aurpegiak. Beteranoenen artean hasi ziren ohiko data dantzak... batzuek, azken 10 urteetan hainbeste bikoterik ez dela ikusi, beste batzuek baietz... giroa bero-bero.

    Lehen zozketak egin, eta hasi ziren bikoteak lanean. 21 izanik, asko luzatu zen denboran txapelketa: goizeko lauak aldera arte. Giro ona, adarjotzeak, hordago dantza, damuak, gezurtxoak, emozioa...eta konturatzerako final handia: Egoitz Basurto eta Julen Badiola (garaile izan zirenak) eta Iñaki Txarturi eta Javi Delgado. Txapelketa osoan bezala emozioa izan zen nagusi. Kartetan ondo egitearen ordaina jaso zuten Basurto eta Badiolak. 3. Tokian Roman Galarraga eta Jose Ignacio Urkiri. 3 bikote hauek izango dira Debako ordezkaritza Gipuzkoako txapelketan.

    Antolatzaileon izenean, mila esker txapelketan parte hartu duzuen guztioi, antolatzen lagundu gaituzuen guztioi eta sariak jarri dituen Albizu harategiari eta baita Zalburdi kafetegiari ere, txapelketa aurrera ateratzeko jarritako erraztasunengatik.

    Debako kanporaketako antolatzaileak.

    Eta argazkiak:

    2019, otsailak 9
    Gipuzkoa;Deba
2019, abuztua
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
   1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
31
 
 
       
Banerrak
Banerrak
Banerrak
Banerrak