• XII. Euskal Herriko Mus Txapelketako finala, 2021eko martxoan jokatuko da Zigoitian

    2020ko martxoaren 14ean egitekoa zen XII. Euskal Herriko Mus Txapelketaren final nazionala Arabako Zigoitian. Covid-19 bezala ezaguna egin den gaitzaren zabalpen bizkorrarekin egin genuen topus.

     

    Astapeneko garai haiek, garai nahasiak izan ziren ez genekien gaitzaren zabalpena eta hartuko zuen dimentsioaren berri eta denborak erakutsi digu asmatu genuela nazio mailako finala atzeratzearekin.

     

    Hasiera batean, maiatzera atzeratzea nahikoa izango zelakoan bagenunden ere, garbi dago momentuan epe motzean ez dagoela baldintzarik zazpi herrialdetako 128 bikote segurtasunez biltzeko eta musean aritzeko. Horregatik urtebetez finala atzeratzea erabaki dugu. Sailkaturiko bikoteen zerrenda badugu, webgunean dugu plazaraturik eta bakoitzarekin harremanetan ere jarri gara. Beraz aurten finalera sailkatu zirenek datorren urtean jokatuko dute finala Zigoitian.

    XIII. Euskal Herriko Mus Txapelketak urtebete itxaron beharko du.

    Baina 2020an zerbait egingo al da? Bai, abendu inguruan Euskal Herriko zazpi herrialdetako kultur eta kirol eremuko herritarrek osaturiko bikote mixtoekin, musaldi berezia antolatu asmo dugu. Euskara oinarri hartuaz gizarteko edozein eremutan ezagun diren herritarrak musean jarriko ditugu.

    Bikote irabazleak 2.000€ko saria jasoko du eta sari hau Ipar Euskal Herriko Ikastola elkarteko Seaskarentzak izango da dohaintzan.

    Uste dugu momentu honetan Covid-19 bezala ezaguturiko gaitzari aurre egiteak lehentasuna duela. Horregatik osasuna eta pertsonak erdigunean jarriz aurten,  nazio mailan herriz herri burutzen den mus txapelketa ez antolatzea erabaki dugu.
     

    2020, urriak 22
    Nagusiak;
zure herriko informazioa bidali
2020, azaroa
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
      1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
      

>> Hurrengo ekitaldiak

Banerrak
Banerrak
Banerrak
Banerrak
Banerrak