• Mus txapelketak guk huste baino zabalduagoak daude. Adibidez inork gutxik badaki ere Munduko Mus Txapelketa ere antolatzen da lau urtero. Horretarako, Euskal Herria munduaren aurrean ordezkatu ahal izateko Euskal Herriko Mus Federazioa osatu dugu.

    Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.euskalherrikomusfederazioa.org/fitxategiak/erab_1/109.mp3

    Helburu horrekin, pauso sendoak ematen ari gara. Euskal Herriko Mus Federaziotik eskutitz bat bidali diogu Munduko Mus Federazioari bertako partaide izateko informazioa eskatuz.

    IRUDIAGure helburua ez da gaur egun egiten diren mus txapelketak ordezkatzea, indartzea baizik eta bide horretan Euskal Herri gisa, gure izatea eta nortasuna aldarrikatzea.

    Emeki-emeki Euskal Herrian bizi dugun zatiketa gainditu eta bide berriak josteko sortu dugu Euskal Herriko Mus Federazioa. Horregatik antolatzen dugu nazio mailako txapelketa herriz herri.

    Euskal Herrian mus jokoa, mahai jokoetan zabalduena izaki eta jakinik modu eta ohitura ezberdinetara jokatzen zela, oztopoak gainditu eta elkar hartzea helburu duen egitasmoa indartzeko erabakia gauzatzera dator Euskal Herriko Mus Federazioa.

    Bide honetan hainbat eta hainbat elkarte, talde eta pertsonen laguntza jasotzen dugu antolakuntzan.

Zure herriko informazioa bidali
2019, otsaila
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
    123
4
 
5
 
6
 
7
 
8910
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
2324
 
25
 
26
 
27
 
28
 
   
       

>> Hurrengo ekitaldiak

Banerrak
Banerrak
Banerrak
Banerrak
Banerrak