• Nafarroan geratu da Euskal Herriko txapela

    Iruñeako MIKEL GOÑI eta DANI ZUNZARREN gailendu zaie Legazpiko JOSEBA TELLERIA eta JOSEBA GABILONDOri. Gipuzkoarrak bigarren urtez lortu dute bigarren postua. 3.postua Ibarrako JABI REZOLA eta  ASIER ARISTONDOrena izasn da eta 4. postuan Ametzagako  JOSE LUIS BASTIDA eta NATXO RUIZ. Hemen dituzue sariak eta txapelketako rankinga.

    2019, martxoak 16
    Nagusiak;
  • IRUÑAko  MIKEL GOÑI eta DANI ZUNZARREN, LEGAZPIko JOSEBA TELLERIA eta JOSEBA GABILONDOren artean jokatuko dute Euskal Herriko XI. finala. ZUZENEKO EMANKIZUNA.

    2019, martxoak 16
    Nagusiak;
  • Lizarran final ERDIETAN gaude
    FINALA HASTEAN ZUZENEKO EMISIOA HEMEN IKUSI AHALKO DUZUE.

    Goizeko ligillatik sailkatu direnek, arratsaldeko saioari hasiera eman diote La Bota elkartean hamen duzue 32 bikoteen zerrenda. Lizarrako frontoian geratu dita kontsolanteen txapelketan parte hartu nahi izan duten ligillako bigarren sailkatuak.HEMEN DUZUE FINAL ERDIAK JOKATZEN DIHARDUTENEN ZERRENDA.

    Laster ikusi ahal izango dituzue lehen argazkiak ondorengo loturan. Jarraipen zuzena egiten ari gara twiteretik @mustxapelketa eta #EHmus traolarekin. 

    2019, martxoak 16
    Nagusiak;
  • Euskal Herriko muslari onenak Lizarrara begira
    Pasa den urtean Uztaritzen (Lapurdi) jokatutako finaleko irudia.

    2019ko martxoaren 16an ospatuko da Euskal Herriko XI. Mus Txapelketako finala Lizarran (Nafarroa Garaia). Hemen dituzue bertan parte hartzeko sailkapena lortu duten 128 bikoteen zerrenda. Goizeko 9etan bertaratu beharko dira muslariak Lizarrako Foruen enparantzara.

     

    Egun osoan zehar sare sozialen bidez jarraitu ahal izango da final nagusia. Egunean zehar hainbat zuzeneko emango dira horien artean finala streaming bidez ikusi ahalko da.

    2019, martxoak 11
    Nagusiak;
  • Otsailaren 16an Zuberoak aurre hartu zuen eta larunbat honetan gainerako herrialdetako finalak jokatu ziren. Euskal Herriak 14 txapeldun berri ditu eta Lizarrako final nazionalean parte hartzeko sailkatu diren 128 bikote ere izendaturik geratzen dira. Argazki guztiak Flickren dituzue.

    2019, otsailak 24
    Nagusiak;
  • Otsailaren 23an, zazpi herrialdetako 440 muslari lehiatuko dira Lizarrako finalerako txartela lortzeko helburuarekin

    DEIALDIAK:

    ARABAko herrialdeko kanporaketa: AGURAINgo, Herriko tabernan 10:00etan.
    BIZKAIAko herrialdeko kanporaketa: ZEBERIOko, Herriko tabernan 10:00etan.
    BEHE NAFARROAko herrialdeko kanporaketa: BANKAn Herri Antzokian, 15:00etan.
    GIPUZKOAko herrialdeko kanporaketa: ZALDIBIAn, Herri Antzokian, arratsaldeko 15:00etan.
    LAPURDIko herrialdeko kanporaketa: URRUÑA-PAUSUko Xaia ostatuan 15:00etan.

    NAFARROA GARAIko kanporaketa: IRUÑEAn Alde Zaharreko Arrano elkartean 8:30etan
    ZUBEROAkoa otsailaren 16ra aldatu dute: URDIÑARBEko Xistera ostatuan 20:00etan.

     

    HEMEN DUZUE herrietatik SAILKATURIKO MUSLARIEN ZERRENDA. Bai eta herrialdetako kanporaketen xehetasunak ere.

    2019, otsailak 23
    Nagusiak;
  • Felix Urra Euskal Herriko Mus Federaziko kideak utzi gaitu

    Bart Felix Urra Mariñelarena Euskal Herriko Mus Federazioko Nafarroako kidea zendu da. Azken urteetan gaixotasun bati aurre egin nahian jardun ondoren. Euskal Herriko Mus Federazioa osatzen dugun gizon eta emakumeok gure samiña eta doluminak helarazi nahi dizkiogu bere sendi eta ingurukoei. Ta hiri Felix, gero arte!

    2019, urtarrilak 3
    Nagusiak;
  • AURKEZPENA Euskal Herriko XI.Mus Txapelketa

    2018ko abenduaren 7an aurkeztu zen ofizialki XI. Euskal Herriko Mus Txapelketa Lizarran. Azalpen nagusiak Jabier Sestorain "Gorritz"-ek eman zituen eta itzulpena Irene Egurtzak Euskal Herriko Mus Federazioaren izenean, amaieran Emma Ruiz Lizarrako udaleko zinegotziak hartu zuen hitza. Hemen duzue agerraldiko bideoa eta informazio osoa.

    2018, abenduak 11
    Nagusiak;
  • Euskal Herriko XI. Mus Txapelketa abian dela iragartzeko eta muszaleen parte hartzea sustatzeko plazaratu du bideo hau Euskal Herriko Mus Federazioak Ahotsa.inforen laguntzarekin. Laister burutuko dugu jendaurreko aurkezpena.

    2018, azaroak 27
    Nagusiak;
  • Euskal Herriko X. Mus Txapelketako txapela Gipuzkoara
    Bergarako ELOI KRESPO eta VICENTE URIBESALGOk irabazi dute txapela

    Bergarako ELOI KRESPO eta VICENTE URIBESALGOk 3 kolpetan irabazi diete Legazpiko JOSEBA GABILONDO eta JOSEBA TELLERIAri Hemen duzue unerarteko informazio guztia, sailkapena eta kronika.

    2018, martxoak 10
    Nagusiak;
  • 16 bikote Euskal Herriko Txapelaren bila

    Hemen dituzue Euskal Herriko X. Mus Txapelketako txapelaren bila leian diharduten 16 bikoteen zerrenda.

    2018, martxoak 10
    Nagusiak;
  • Uztaritze mus jokoaren hiriburu

    Goizeko lehen ordutik muslariz bere da Hiribehere plazako azoka. Zazpi herrialdetatik etorritako muslariek bertan zuten zita. Izen ematea eta kae beroa zuten zain karta joko zaleak eta ekitaldian gorazarre egin diete zazpi herrialdetako txapeldunei. HEMEN DITUZUE ZERRENDA OSOA BAI ETA ARRATSALDEKO FASERA SAILKATU DIRENENA ERE.

    2018, martxoak 10
    Nagusiak;
  • Euskal Herriko muslari onenak Uztaritzera begira

    Zazpi herrialdetatik sailkatu diren 128 bikoteak zehaztu dira asteburu honetan jokatu den herrialdeko azken finalarekin. Zazpi herrialdetako txapeldunek ere txapela jantzi dute. Berau jantzita agertu beharko dute Uztaritzen (Lapurdi) 2018ko martxoaren 10ean ospatuko den Euskal Herriko final nazionalera.

     

    Hemen dituzue, sailkatu diren 128 bikoteen izen abizenak eta jatorriak, bai eta herrialdetako txapeldunen argazkiak ere. Uztaritzera bertaratu behar dutenentzako esku orria eta mapako kokagunea ere prestatu dugu. Bideoa Nafarroa Garaiko finalekoa dugu

    2018, martxoak 4
    Nagusiak;
  • 1 2 3 ... 5 6 7 Hurrengoak »
2019, iraila
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
      1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
      
Banerrak
Banerrak
Banerrak
Banerrak