Xiberutarrez jaso dute lehen ongi etorria zazpi herrialdetatik bertaratutako muslariek. Jean Jacques Etxeberry urdinarbearra mintzatu da lehenik eta ondoren Raul eta Xerardek azaldu dituzte txapelketaren nondik norakoak eta finaleko xehetasunak.
Larunbat honetan, 2016ko martxoaren 5ean URDIÑARBEn (ZUBEROA) jokatuko da Euskal Herriko Mus Txapelketaren final nazionala.
Bertan, Euskal Herri osoko zazpi herrialdetako 128 muslari onenak lehiatuko dira. Azarotik urtarrilera 250 herri baino gehiagotan jokatu ziren kanporaketetan, Euskal Herri osoko 2000 bikote inguruk parte hartu zuten. Otsailaren 20an jokatu ziren zazpi herrialdetako kanporaketak eta bertan sailkaturiko muslari onenen eskura izango da larunbatean Euskal Herriko txapelketa.
Gaur jokatu dira Euskal Herriko zazpi herrialdetako finalak. Euskal Herriko 128 bikoterik onenak Zuberoako Urdiñarben dute hurrengo jomuga. Martxoaren 5ean izango da hori. Hona txapeldunak eta finalera sailkatuak:
Arabako txapeldunak Sergio Ruiz eta Alberto Salazar
Bizkaiko txapeldunak Juan Mari Eguren eta Jose Luis Serna
Gipuzkoako txapeldunak Pello Garin eta Jon Ormazabal
Nafarroa Garaiko txapeldun Joxe Zabala eta Iosu Fleki
Zuberoako txapeldunak Rene Incagaray eta Thierry Dalhies
Lapurdiko txapeldunak Berau eta Duperou.
Behe Nafarroako txapeldunak Errecart eta Pedouan
Une honetan bertan Gasteiz, Zornotza, Alegia, Iruñea, Heleta, Urruña eta Urdiñarben herrialdeko finalak ospatzen ari dira. Tantoz tanto irabazi arte! Zuzeneko jarraipena twitter bidez #EHmus traola jarraituz. Arratsaldeko azken ordurako espero ditugu LEHEN EMAITZAK: hona Gipuzkoako 32 sailkatuen zerrenda.
Euskal Herriko VIII.Mus Txapelketan herri mailako fasea gainditu eta herrialdera igaro diren bikoteen izenak eta herriak dituzue hemen, baita datorren otsailaren 20an jokatzekoak diren herrialdeko finalan non eta noiz jokatuko diren.Zuberoako datuak falta zaizkigu, jaso ahala zintzilikatuko ditugu.
Euskal Herriko VIII.Mus Txapelketako 2. fasea 2016ko otsailaren 20an burutuko da zazpi herrialdetan jokatuko diren kanporaketekin, hemen dituzue xehetasunak.
Dagoeneko makinabat herrietan burutu dute VIII. mus txapelketa nazionalerako kanporaketa eta beste hainbatetan data zehaztu ere bai. Aurten final handia Urdiñarben Zuberoan ospatuko dugu. Hemen dituzue nazio mailako mus txapelketaren xehetasun nagusiak.
Ttotte Larre eta Brunno Carrere heletarrek men egin behar izan dute bi eta huts irabazten hasi, bina berdindu eta azken momentuan gailendu zaizkie gipuzkoarrak. Joseba Goikoetxea eta Patxi Salaxar legorretarrak izan dira iluntzeko 21:00etan jantzi dute txapela Maitane Larrauri Lekeitioko Alkatearen eskutik.
Egun osoan zehar giro paregabeaz gozatzeko aukera izan dugu Lekeition (Bizkaia). Hemen duzue kronika.
Momentu honetan Euskal Herriko muslari onenen arteko leia abian da Lekeitioko Udaletxean. Musean ari diren 16 bikoteen artean bakarrak jantziko du Euskal Herriko txapela. Hemen duzue eguerditik oraindainoko informazio guztia.
Giro paregabean gauzatzen ari da Lekitton abian den Euskal Herriko VII. Mus Txapelketa. Dagoeneko muslariak hasiak dira enbidoka. Goizeko 9etan hasi da izen ematea, ondoren ekitaldia eta txisturaliek gidaturik merkatu plazara iritsi dira zazpi herrialdetatik iritsitako muslariak.
Momentuan Lekeitioko merkatu plazan ari dira taldekako fasean. Hemen dituzue orain arteko argazkiak eta kronika txiki bat.
Larunbat honetan, 2015ko martxoaren 7an LEKEITIOn (Bizkaia) jokatuko da Euskal Herriko Mus Txapelketaren final nazionala.
Bertan, Euskal Herri osoko zazpi herrialdetako 128 muslari onenak lehiatuko dira. Azarotik urtarrilera 250 herri baino gehiagotan jokatu ziren kanporaketetan, Euskal Herri osoko 2000 bikote inguruk parte hartu zuten. Otsailaren 21eta 22an jokatu ziren zazpi herrialdetako kanporaketak eta bertan sailkaturiko muslari onenen eskura izango da larunbatean Euskal Herriko txapelketa. Hona informazio osoa.
Asteburuan ospatu dira Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa Garaia, Behe Nafarroa eta Lapurdiko herrialde mailako finalak. Hemen dituzue Euskal Herriko hiriburuan jokatu den finalaren bideoa eta DATU GUZTIAK. Hurrengo erronka Lekeition, Euskal Herriko finala ospatuko martxoaren 7an Bizkaiko herrian.
ZAZPI HERRIALDETAKO TXAPELDUNAK
ARABAko txapeldunak: JUAN CARLOS BOLINAGA - JUANMA BALLEJO amurrioarrak
GIPUZKOAko txapeldunak IÑAKI CRUZ – JOSEBA IRIZAR urretxuarrak
NAFARROA GARAIko txapeldunak: IDOIA AUZA - MIGUEL LOIDI jauntsaratstarrak
BIZKAIAko txapeldunak:LUIS ANGEL ABOITIZ - AITOR OKAMIKA bedaronarrak
LAPURDIko txapeldunak: LADEVEZE - IRRIGOTEN lekornearrak
BEHE NAFARROAko txapeldunak: IBAROLA -IBAROLA bidarraitarrak
ZUBEROAko txapeldunak: ARRICAU Mikael -SALLABERENBORDE urdiñarbearrak
Hemen dituzue lehen argazkiak eta jarraipen zuzena egin dezakezue twitter bidez @mustxapelketa jarraituz edo #EHmus erabiliaz.
Momentu honetan, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa Garaia, Behe Nafarroa eta Lapurdin jokatzen ari dira herrialdeko finalak. Bihar zuberoakoa.
[EH Mus. Blog nagusia]: ARRAIBIko kanporaketa
[EH Mus. Blog nagusia]: BARASOAINgo kanporaketa
[EH Mus. Blog nagusia]: USURBILgo kanporaketa
[EH Mus. Blog nagusia]: ZIBURUko kanporaketa
[EH Mus. Blog nagusia]: GOIZUETAko kanporaketa
[EH Mus. Blog nagusia]: IRUÑEA (Alde Zaharreko) kanporaketa
[EH Mus. Blog nagusia]: Beasaingo Arriarango kanporaketa
[EH Mus. Blog nagusia]: kabredoko kanporaketa
[EH Mus. Blog nagusia]: gasteiz lakuabizkarra kanporaketa
[EH Mus. Blog nagusia]: ATARRABIAko kanporaketa
[EH Mus. Blog nagusia]: ETXALARko kanporaketa
[EH Mus. Blog nagusia]: Goizuetatik bikote bat
[EH Mus. Blog nagusia]: Leitzako kanporaketatik 5 bikote
[EH Mus. Blog nagusia]: Erronkariko bailaratik bikote bat
|