• Coronavid-19 gaixotasunaren hedatzea mugatzeko hartzen ari diren neurriak direla eta 2020ko martxoaren 14an ZIGOITIAn burutzekoa zen EUSKAL HERRIKO XII.MUS TXAPELKETAko finala ATZERATU egingo da. Antolakuntza parte hartzaileei banan banan deitzen ari da.

    Ondo bidean datorren maiatzera atzeratuko da finala, hala era informazio gehiago izatean jakinaraziko du Federazioak.

    2020, martxoak 11
    Nagusiak;
  • Euskal Herriko XII. Mus Txapelketako finala Zigoitian

    2020ko martxoaren 14an ospatuko da Euskal Herriko XII. Mus Txapelketako finala Zigoitiko Gopegi herrian (Araba). Hemen dituzue bertan parte hartzeko sailkapena lortu duten 128 bikoteen zerrenda. Goizeko 9etan bertaratu beharko dira muslariak Gopegiko harrera gunera.

     

    Egun osoan zehar sare sozialen bidez jarraitu ahal izango da final nagusia. Egunean zehar hainbat zuzeneko emango dira horien artean finala streaming bidez ikusi ahalko da.

    2020, martxoak 14
    Nagusiak;
  • 2020ko otsailaren 29an jokatu dira zazpi herrialdetako finalak. Gaur 450 bikote baino gehiago lehiatu dira Euskal Herriko zazpi txapela lortu nahirik. Hemen dituzue emaitzak eta 2020ko martxoaren 14an Arabako Zigoitian jokatuko den Euskal Herriko XII. Mus Txapelketako final nazionalean aritzeko sailkapena lortu duten muslarien zerrenda.

     

    Arabako txapeldunak: JOSE ARANEGI - JESÚS IBAÑEZ Gipuzkoako txapeldunak: IBAI ESOAIN – JON UBEGUN Bizkaiko txapeldunak: JOSE L HERNANDEZ - ARKAITZ LARRAZABAL Nafarroa Garaiko txapeldunak: JUAN AGIRRE – GREGORIO ALVAREZ Lapurdiko txapeldunak: MALLET BRUNO – OYHAGARAY PASCAL, Behe Nafarroako txapeldunak: XABI LARRE - IÑAKI LARRE eta Zuberoako txapeldunak: DUFAU - CAPITAIN 

    2020, otsailak 29
    Nagusiak;
  • Zazpi herrialdetako finalak abian

    Euskal Herriko XII. Mus Txapelketako herrialdeko finalak jokatzen ari dira gaur. Arabako Kanpezun, Bizkaiko Bermeon, Behe Nafarroako Lasan, Gipuzkoako Seguran, Lapurdiko Urruñan, Nafarroa Garaiko Iruñen eta Zuberoako Barkoxen.

    Informazioa jaso ahala twiterreko @mustxapelketa kontutik plazaratzen dihardugu. Gainerakoan iluntze-gau aldera osatuko dugu webgunea informazioa heldu ahala.

    2020, otsailak 29
    Nagusiak;
  • Otsailaren 29an, zazpi herrialdetako finalak, hemen dituzue sailkatu diren muslarien zerrenda

    ZERRENDAK eta DEIALDIAK: 2020ko otsailaren 29an Zazpi herrialdetako finalak.

    • ARABAko herrialdeko kanporaketa: KANPEZUko, Ibernaloko Landetxean goizeko 10:00etan.
    • BIZKAIko herrialdeko kanporaketa: BERMEOko, Kabidxe Zentro Soziala da 10:00etan.
    • BEHE NAFARROAko herrialdeko kanporaketa: LASAn Etxoinia ostatuan, 15:00etan.
    • GIPUZKOAko herrialdeko kanporaketa: SEGURAn, Baratze frontoian, arratsaldeko 15:00etan.
    • LAPURDIko herrialdeko kanporaketa: URRUÑA-PAUSUko Xaia ostatuan 10:00etan.
    • NAFARROA GARAIko herrialdeko kanporaketa: IRUÑEAn Alde Zaharreko Arrano elkartean 8:30etan
    • ZUBEROAko herrialdeko kanporaketa: BARKOXEko Chilo ostatuan 20:00etan.

    2020, otsailak 29
    Nagusiak;
  • Bidegoianeko kanporaketa

    Bidegoianeko kanporaketan 11 bikotek parte hartu zuten, bertatik Gipuzkoako finalera(Segura) 2 bikote sailkatu ziren

    Antonio Uzkudun eta joxe Mari Zugasti

    Martin Arizeta eta Eneko Arizeta

    Ordezko bikotea: Joxe Manuel Arzallus eta Bittor Uzkudun

  • 2020, otsailak 29
    Nafarroa Garaia;Iruñea
  • Iruñea Arrosadiako Zabaldi elkartean 12 bikotek parte hartu dute eta bi sailkatu dira herrialderako:

    1.- Dani Eleta -Antxon Otaño

    2.- Mikel Alastuei - Alain Berastegi

    2020, otsailak 8
    Nafarroa Garaia;Iruñea
  • Iruñea Mendillorrin 18 bikotek parte hartu dute eta hiru sailkatu dira herrialderako:

    1.- Mikel Cubillo - Aitor Solis

    2.- Mikel Anzizar -Pepelu Urrutia

    3.- Xabi Amillano - Yerai Aller

    2020, otsailak 1
    Nafarroa Garaia;Iruñea
  • Isaban jokatu da kanporaketa eta bikote bat sailkatu da herrialdeko finalera:

    1.- Dabid Landa - Mikel Baines

    2020, otsailak 9
    Nafarroa Garaia;Isaba
  • Mutiloatik bi ordezkari herrialdeko finalera

    Pasa den ostiral gauean, urtarrilak 24ean, jokatu zen Mutiloako Txerri-Gorri K.E.an.

    Bertan hamaika (11) bikotek parte hartu zuten eta horrela bi (2) ordezkari sailkatu dira Mutillotik Seguran egingo den Gipuzkoa herrialdeko kanporaketara: irabazleak Joseba Zabaleta (Agitta) eta Axier Agirre (Bekoetxe) izan ziren, eta bigarrenak Jon Sarasola eta Adur Alustiza segurarrak.

    Irabazleek Mutiloako Udalak eskeinitako arkume bat eta bi ondutako ardo botila jaso zituzten, eta bigarrenak Ostatu Tabernak oparitutako 2 eguneko dastaketa menua.

    2020, otsailak 9
    Gipuzkoa;Mutiloa
  • Itsasondotik Jose Ignazio Arbilla eta Lontxo Arza

     Itsasondon 8 pareja kanporaketan. Irabazlek Jose Ignazio Arbilla eta Lontxo Arza

    2020, otsailak 9
    Gipuzkoa;Itsasondo
  • Aizarnako txapeldunak Jon Aldalur eta Josu Eizaguirre

    Zazpi bikoteren arteko onenak izan ziren konpittekon jokaturiko kanporaketan. Jon Aldalur eta Josu Eizaguirrek ordezkatuko dute Aizarna Gipuzkoako finalean

    2020, otsailak 9
    Gipuzkoa;Zestoa
zure herriko informazioa bidali
2020, iraila
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
 1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
    
       

>> Hurrengo ekitaldiak

Banerrak
Banerrak
Banerrak
Banerrak
Banerrak