2020ko martxoaren 14ean egitekoa zen XII. Euskal Herriko Mus Txapelketaren final nazionala Arabako Zigoitian. Covid-19 bezala ezaguna egin den gaitzaren zabalpen bizkorrarekin egin genuen topus.
Astapeneko garai haiek, garai nahasiak izan ziren ez genekien gaitzaren zabalpena eta hartuko zuen dimentsioaren berri eta denborak erakutsi digu asmatu genuela nazio mailako finala atzeratzearekin.
Hasiera batean, maiatzera atzeratzea nahikoa izango zelakoan bagenunden ere, garbi dago momentuan epe motzean ez dagoela baldintzarik zazpi herrialdetako 128 bikote segurtasunez biltzeko eta musean aritzeko. Horregatik urtebetez finala atzeratzea erabaki dugu. Sailkaturiko bikoteen zerrenda badugu, webgunean dugu plazaraturik eta bakoitzarekin harremanetan ere jarri gara. Beraz aurten finalera sailkatu zirenek datorren urtean jokatuko dute finala Zigoitian.
Coronavid-19 gaixotasunaren hedatzea mugatzeko hartzen ari diren neurriak direla eta 2020ko martxoaren 14an ZIGOITIAn burutzekoa zen EUSKAL HERRIKO XII.MUS TXAPELKETAko finala ATZERATU egingo da. Antolakuntza parte hartzaileei banan banan deitzen ari da.
Ondo bidean datorren maiatzera atzeratuko da finala, hala era informazio gehiago izatean jakinaraziko du Federazioak.
2020ko martxoaren 14an ospatuko da Euskal Herriko XII. Mus Txapelketako finala Zigoitiko Gopegi herrian (Araba). Hemen dituzue bertan parte hartzeko sailkapena lortu duten 128 bikoteen zerrenda. Goizeko 9etan bertaratu beharko dira muslariak Gopegiko harrera gunera.
Egun osoan zehar sare sozialen bidez jarraitu ahal izango da final nagusia. Egunean zehar hainbat zuzeneko emango dira horien artean finala streaming bidez ikusi ahalko da.
2020ko otsailaren 29an jokatu dira zazpi herrialdetako finalak. Gaur 450 bikote baino gehiago lehiatu dira Euskal Herriko zazpi txapela lortu nahirik. Hemen dituzue emaitzak eta 2020ko martxoaren 14an Arabako Zigoitian jokatuko den Euskal Herriko XII. Mus Txapelketako final nazionalean aritzeko sailkapena lortu duten muslarien zerrenda.
Arabako txapeldunak: JOSE ARANEGI - JESÚS IBAÑEZ Gipuzkoako txapeldunak: IBAI ESOAIN – JON UBEGUN Bizkaiko txapeldunak: JOSE L HERNANDEZ - ARKAITZ LARRAZABAL Nafarroa Garaiko txapeldunak: JUAN AGIRRE – GREGORIO ALVAREZ Lapurdiko txapeldunak: MALLET BRUNO – OYHAGARAY PASCAL, Behe Nafarroako txapeldunak: XABI LARRE - IÑAKI LARRE eta Zuberoako txapeldunak: DUFAU - CAPITAIN
Euskal Herriko XII. Mus Txapelketako herrialdeko finalak jokatzen ari dira gaur. Arabako Kanpezun, Bizkaiko Bermeon, Behe Nafarroako Lasan, Gipuzkoako Seguran, Lapurdiko Urruñan, Nafarroa Garaiko Iruñen eta Zuberoako Barkoxen.
Informazioa jaso ahala twiterreko @mustxapelketa kontutik plazaratzen dihardugu. Gainerakoan iluntze-gau aldera osatuko dugu webgunea informazioa heldu ahala.
ZERRENDAK eta DEIALDIAK: 2020ko otsailaren 29an Zazpi herrialdetako finalak.
• ARABAko herrialdeko kanporaketa: KANPEZUko, Ibernaloko Landetxean goizeko 10:00etan.
• BIZKAIko herrialdeko kanporaketa: BERMEOko, Kabidxe Zentro Soziala da 10:00etan.
• BEHE NAFARROAko herrialdeko kanporaketa: LASAn Etxoinia ostatuan, 15:00etan.
• GIPUZKOAko herrialdeko kanporaketa: SEGURAn, Baratze frontoian, arratsaldeko 15:00etan.
• LAPURDIko herrialdeko kanporaketa: URRUÑA-PAUSUko Xaia ostatuan 10:00etan.
• NAFARROA GARAIko herrialdeko kanporaketa: IRUÑEAn Alde Zaharreko Arrano elkartean 8:30etan
• ZUBEROAko herrialdeko kanporaketa: BARKOXEko Chilo ostatuan 20:00etan.
Bidegoianeko kanporaketan 11 bikotek parte hartu zuten, bertatik Gipuzkoako finalera(Segura) 2 bikote sailkatu ziren
Antonio Uzkudun eta joxe Mari Zugasti
Martin Arizeta eta Eneko Arizeta
Ordezko bikotea: Joxe Manuel Arzallus eta Bittor Uzkudun
Iruñea Arrosadiako Zabaldi elkartean 12 bikotek parte hartu dute eta bi sailkatu dira herrialderako:
1.- Dani Eleta -Antxon Otaño
2.- Mikel Alastuei - Alain Berastegi
Iruñea Mendillorrin 18 bikotek parte hartu dute eta hiru sailkatu dira herrialderako:
1.- Mikel Cubillo - Aitor Solis
2.- Mikel Anzizar -Pepelu Urrutia
3.- Xabi Amillano - Yerai Aller
Isaban jokatu da kanporaketa eta bikote bat sailkatu da herrialdeko finalera:
1.- Dabid Landa - Mikel Baines
Pasa den ostiral gauean, urtarrilak 24ean, jokatu zen Mutiloako Txerri-Gorri K.E.an.
Bertan hamaika (11) bikotek parte hartu zuten eta horrela bi (2) ordezkari sailkatu dira Mutillotik Seguran egingo den Gipuzkoa herrialdeko kanporaketara: irabazleak Joseba Zabaleta (Agitta) eta Axier Agirre (Bekoetxe) izan ziren, eta bigarrenak Jon Sarasola eta Adur Alustiza segurarrak.
Irabazleek Mutiloako Udalak eskeinitako arkume bat eta bi ondutako ardo botila jaso zituzten, eta bigarrenak Ostatu Tabernak oparitutako 2 eguneko dastaketa menua.
Itsasondon 8 pareja kanporaketan. Irabazlek Jose Ignazio Arbilla eta Lontxo Arza
|