Euskal Herrian mus jokoa, mahai jokoetan zabalduena izaki, Euskal Herria munduaren aurrean ordezkatu ahal izateko sortu da Euskal Herriko Mus Federazioa.
Gure helburua ez da gaur egun egiten diren mus txapelketak ordezkatzea, indartzea baizik. Bide horretan Euskal Herri gisa, gure izatea eta nortasuna aldarrikatzea.
Emeki-emeki Euskal Herrian bizi dugun zatiketa gainditu eta bide berriak josteko sortu dugu Euskal Herriko Mus Federazioa. Horregatik antolatzen dugu nazio mailako txapelketa herriz herri.
Pauso sendoak ematen ari gara. Federazioa Euskal Herriko zazpi lurraldetako ordezkariz osatuta dago eta eskualdez eskualde sustraitzen ari da txapelketa nazionalaren bidez. Bestalde, Euskal Herriko Mus Federaziotik eskutitz bat bidali diogu Munduko Mus Federazioari bertako partaide izateko informazioa eskatuz.
EUSKAL HERRIKO MUS FEDERAZIOA
idazkaritza(a)ehmus.eus
(0034) 945 102 970 - (0034) 649 995 038
Erriberako Antezana kalea 13,
Erriberako Antezana
ARABA Euskal Herria.
HERRIALDETAKO FEDERAZIOAK:
Oharra: Spam-ak ekiditearren @ jarri ordez (a) jarri dugu.
HARREMANETARAKO
|