Atzo jokatu zen Euskal Herriko VII. Mus Txapelketako Gipuzkoako finala. Arratsaldeko 15:00etan Alegiako kultur etxean burutu zen herrialdeko finalean Gipuzkoako osoko 121 bikote lehiatu ziren. Finaleko norgehiagoka estuaren ondoren Zestoatik etorritako azpeitiarrak, Manuel eta Egoitz Imaz aita semeak txapeldun orde geratu ziren.
Irakurri gehiago
Asteburuan ospatu dira Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa Garaia, Behe Nafarroa eta Lapurdiko herrialde mailako finalak. Hemen dituzue Euskal Herriko hiriburuan jokatu den finalaren bideoa eta DATU GUZTIAK. Hurrengo erronka Lekeition, Euskal Herriko finala ospatuko martxoaren 7an Bizkaiko herrian. ZAZPI HERRIALDETAKO TXAPELDUNAK ARABAko txapeldunak: JUAN CARLOS BOLINAGA - JUANMA BALLEJO amurrioarrakGIPUZKOAko txapeldunak IÑAKI CRUZ – JOSEBA IRIZAR urretxuarrakNAFARROA GARAIko txapeldunak: IDOIA AUZA - MIGUEL LOIDI jauntsaratstarrakBIZKAIAko txapeldunak:LUIS ANGEL ABOITIZ - AITOR OKAMIKA bedaronarrakLAPURDIko txapeldunak: LADEVEZE - IRRIGOTEN lekornearrak BEHE NAFARROAko txapeldunak: IBAROLA -IBAROLA bidarraitarrakZUBEROAko txapeldunak: ARRICAU Mikael -SALLABERENBORDE urdiñarbearrak
Irakurri gehiago
Hemen dituzue lehen argazkiak eta jarraipen zuzena egin dezakezue twitter bidez @mustxapelketa jarraituz edo #EHmus erabiliaz.Momentu honetan, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa Garaia, Behe Nafarroa eta Lapurdin jokatzen ari dira herrialdeko finalak. Bihar zuberoakoa.
Irakurri gehiago
Euskal Herriko VII.Mus Txapelketan herri mailako fasea gainditu eta herrialdera igaro diren bikoteen izenak eta herriak dituzue hemen, baita datorren asteburuan jokatuko diren herrialdeko finalan non eta noiz jokatuko diren. Behe Nafarroa eta Zuberoako datuak falta zaizkigu, jaso ahala zintzilikatuko ditugu.
Irakurri gehiago
Iñaki Galartza - Migel Angel Sainz eta Roberto Orobengoa - David Ferrer dira Gipuzkoako azken sailkatuak. Atzo hokatu zuten kanporaketa Basari elkartean 12 bikotek.
Irakurri gehiago
Larunbatean jokatu zen Euskal Herriko Mus Txapelketako Orioko kanporaketa, Kolon Txikin, arratsaldeko 16:00etan. Finalera Ibai Peña eta Aitor San Sebastian, eta Luis Erkizia eta Xixario iritsi ziren. Bi bikoteen arteko lehia Ibai Peña eta Aitor San Sebastianek irabazi zuten.
Irakurri gehiago
Bixi Bixi elkartetik helarazi dizkiguten argazkietan agertzen dira sailkatuak. Aitor eta Eneko txapeldunak eta bigarren sailkatuak Lertxundi eta Torkuato.
Irakurri gehiago