Euskal Herriko Mus Federazioa

Mus jokoaren sorrera

Mus jokoaren lehenengo aipamena Manuel de Larramendi filologo eta Jesuita euskaldunak egin zuen 1754ean bere hiru hizkuntzetako hiztegian (Euskara, Gaztelania eta Latina)

Historiazale gehienek diotenez,  Euskal Herrian jaio zen 40 kartako karta-sorta erabiltzen duen mus joko hau. Mus izena musu-tik etor litekenaren zaintzu handiak daude, musua baita jokurik onena, 31a adierzteko keinua. Hordago-aren esapideak ere, hor dago leku adierazletik etor litekela huste da, apustua maila gorenera iristen denean esan ohi den adierazpena.

Jokalariei launa karta ematen zaizkie. Karta hauek banatu ondoren, lau fase (edo jokaldi) izaten dira, hurrenkera honetan:

Handira: Kartarik handienak nork dituen.

Txikira: Kartarik txikienak nork dituen.

Pareak: Parerik onenak nork dituen; nolabait, zenbateraino diren antzekoak suertatu zaizkizun lau kartak.

Jokoa: Jokorik onena nork duen. Karten balioen baturaren araberakoa da, eta 31 puntu behar dira gutxienez. Inor ez bada horrenbestera heltzen, puntura jokatzen da. Kasu horretan, 30 puntu izango da punturik onena.