Euskal Herriko Mus Federazioa

Zure herrian txapelketa antolatzen lagundu nahi?

Euskal Herriko Mus Federazioko antolatzaile taldea.jpg

2022an Baigorrin hartutako irudia.

Euskal Herriko Mus Txapelketako lehen kanporaketa antolatzea huste baino errazagoa da. Lau pausotan egin beharko zenukeena azalduko dizugu:

1. PAUSOA:

Antolatzaileekin harremanetan jartzea da. Horrela behar dituzun bitarteko guztiak helaraziko dizkizugu zure herrira eta izan ditzakezun kezkak zuzenean argituko dizkizugu.

Zure herria dagoen eskualdea koordinatzen duenarekin, harremanetan jarriko zaitugu.

2. PAUSOA:

Mus txapelketa edo kanporaketa egiteko lekua eta egun aproposa aukeratzea izango da.

Tokiak muserako toki erosoa izan behar du: Edonor musean aritzeko modukoa: zahar, gazte, heldu, gizon nahiz emakume. Guk elkarteetan egitea proposatzen dugu, baina badira bestelako aukera egin dutenak ere: tabernetan, kultur etxeetan, kalean eguraldiak lagunduz gero…

Esperientziak erakutsi digu oso garrantzitsua dela eguna ongi aukeratzea. Kontuan izan herrian antolaturik izan daitezkeen bestelako ekimenak, maiz elkar topatzea ekidin ezin baliteke ere, gogoratu ahalik eta pertsona gehienek parte hartzea dela helburua.

Beraz, lekua eta eguna zehazterakoan, kontutan hartu bi asteko tartea uztea deialdia zabaldu dadin. Data eta lekua jakin bezain pronto antolakuntzari helaraztea ezinbestekoa da, webgune honetan agertu dadin. HEMEN sakatuz jakinarazi diezaiokezu.

3. PAUSOA:

Euskal Herriko Mus Txapelketaren berri zabaltzeko hainbat euskarri helaraziko dizkizuegu. Kartelak, idatziak, … herriko komunikabideei berri ematea garrantzitsua da herritarrak parte hartzera gonbidatzeko. BITARTEKOAK gunean dituzue ikusgai.

Behar izanez gero, lan horretan antolakuntzatik ere lagunduko zaiztuztegu.

4. PAUSOA:

Zure herriko kanporaketa antolatzea da azken lana. Hori egiteko orriaren eskuin aldean duzue irizpideekin osaturiko ZIRKULARRA pdf formatuan. Aurreratzen dizuegu musean dakien edonor gai dela kanporaketa antolatzeko. ERANSKINA ere eskura duzue txapelketako data garrantzitsuenekin.

OHARRAK:

Mus kanporaketa antolatzeko modu asko daude. Mus azkarra deituriko modura edo eta elkarteen arteko ligilla modura. Gogoan izan kartak eta tantoak zuek moldatu behar dituzuela eta horretarako onena normalean mus txapelketak antolatzen dituzten elkarte eta tabernariekin harremanetan jartzea da.

Parte hartzaile bakoitzarentzat oroigarria izateaz gain, jakin webgune honetan sariak atalean ikusgai izango dituzuela Euskal Herriko Mus Txapelketako sari nagusiak.

Parte hartzaile bakoitzarentzako oroigarria helaraztearen ardura antolakuntzaren gain badago ere, komenigarria litzateke, herri bakoitzean sari propioak jartzea, adibidez txapelketa burutu den taberna edo elkarteei zerbait eskatuta.

Herri bakoitzak bertako informazioa jasoko duen FITXA bete beharko du. Bertan zenbat partaide izan diren, txapeldunak nor diren eta herrialdeko kanporaketara nor sailkatu den jasoko da. Horri berberean agertuko da izen emateko dirua sartzeko kontu korrontea. Fitxa hau zuzenean ZURE HERRIKO INFORMAZIOA BIDALI atalean bete daiteke.

Herrietako kanporaketetako argazkiak,eta bideoak jaso nahi ditugu. Euskal Herriko Mus Txapelketa Euskal Herri osoko ehunka herrietan hasten da eta horren testigantza jasotzeko irudiak jaso nahi ditugu. Hori errazteko hemen dituzue bideak. Mugikorretik zuzenean bidali ditzakezue irudiak. Irudiak jasotzeko gure telefono zenbakia (0034) 644228817

An imageTelegram bidez An imageWhatsApp bidez An imageSignal bidez