Euskal Herriko Mus Federazioa

Parte hartu Euskal Herriko Mus Federazioan

Beste hainbat esparrutan bezala, Euskal Herria oinarri hartuta egitura propio bat sortzearen beharrari erantzuten dio Mus Federazioak. Eremuz eremu herri gisa pentsatu, jardun eta jokatzea da bilatzen duguna.

Euskal Herriko Mus Federazioak antolatzen dituen egitasmoak aurrera ateratzeko ehunka lagunen lan boluntarioa ezinbestekoa denez, apostu honetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu.

Zuk nahi duzun modu eta lanaren ekarpena egin dezakezu; zure herri edo auzoko txapelketa antolatzetik hasi eta herrialde nahiz nazio mailako kanporaketa eta finalen antolakuntzan parte hartzeraino.

Testu legala irakurri eta onartu dut