Euskal Herriko Mus Federazioa

Antolatzen ditugun egitasmoak

Egitasmoa indartsuena Euskal Herriko Mus Txapelketa da ezbairik gabe. Beste ekimen txikiagoetan ere parte hartzen dugu eta laster abian izango diren egitasmo batzu ere baditugu esku artean, esaterako MUS LAGUNAK egitasmoa.

EUSKAL HERRIKO MUS TXAPELKETA

Urtero antolatzen dugun ekimena da. Euskal Herriko Mus Federazioa osatzen dugun gizon eta emakumeok modu boluntarioan egindako lanari, herri eta auzoetan modu berean hainbat lagunek egindako lana gehitzen zaio.

Euskal Herriko Mus Txapelketa antolatzeko ehunka lagunen lan boluntarioa ezinbestekoa denez, egitasmo honetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Zuk nahi duzun modu eta lanaren ekarIRUDIApena egin dezakezu; zure herri edo auzoko txapelketa antolatzetik hasi eta herrialde nahiz nazio mailako kanporaketa eta finalen antolakuntzan parte hartzeraino.

EUSKAL HERRIKO MUS LAGUNAK

Mus jokoaren inguruan biltzen diren talde, gizabanako, elkarte, taberna, ... elkartu nahi dituen egitasmoa da Euskal Herriko MUS LAGUNAK. Txapelketaren aitzakiapean, lurralde, zonalde edo leku ezberdinetan mus jokoak dituen aniztasunak jaso nahi ditu.

Izenak dioen bezala musaren lagunak bildu nahi ditugu eta laster abian jarriko dugun egitasmoa da.