Euskal Herriko Mus Federazioa

Euskal Herriko VII.Mus Txapelketarako prestaketa lanak hasi ditugu, finala Lekeition ospatuko da

Dagoeneko lotu dugu 2015ean burutuko den nazio mailako finala ospatzeko tokia. Bizkaiko Lekeitio herrian burutuko da Euskal Herriko VII.Mus Txapelketako finala 2015eko martxoaren 7an.
Irakurri gehiago

Euskal Herriko Mus Txapelketako txapeldunak Barakaldoko Ibai Maruri eta Jagoba Bazaga

Bizkaitarrak gailendu zaizkie Nafarroako Javier Lareki eta Luis Egileor aranzuriarrei txapeldunorde geratu direlarik. 3.sailkatuak Burlatako Axular Angela Zoko eta Javier Tipau eta 4.sailkatuak Sunbillako Ines Orbegozo eta Maite Galtzagorri "Patter" bikotea.LOTURA:  argazki galeria sarean dago eta txapeldunen argazkiak hemen
Irakurri gehiago

Mus Txapelketako finala Bizkaia eta Nafarroaren artean jokatuko da

finalistak Nafarroako ARAZURIko Javier Lareki - Luis Egileor eta aurkari Bizkaiako BARAKALDOko Ibai Maruri - Jagoba Bazaga. Burlatako Axular Angela Zoko eta Javier Tipau bikoteak eta Sunbillako Ines Orbegozo eta Maite Galtzagorri "Patter" bikoteen artean 3. saria eta 4.saria jokatzen ari dira
Irakurri gehiago

Heletan Euskal Herriko finala abian

Goizean izenematearen ondoren ekitaldia burutu da Heletako plazan, muslariok goizean goizetik hartu dugu Behe Nafarroako herrixka hau. Auzapezak egin digu harrera eta mus jokoaren bidez; gure nazio izatea aldarrikatu dugu. Lehen argazkiak sarean dira eta ounez uneko kronika twitter bidez #EHmus jarraituaz.
Irakurri gehiago

Larunbat honetan Heletan jokatuko da Euskal Herriko VI.Mus Txapelketako final nazionala

Larunbat honetan, 2014ko martxoaren 8an HELETAn (Behe Nafarroa) jokatuko da Euskal Herriko Mus Txapelketaren final nazionala. Pasa den urtean Agurainen (Araba) ospatu zenaren antzera, goizeko 9etarako Heletako plazan aurkeztu beharko dira muslariak eta izen ematearekin batera kafe goxoa izango dute zain.
Irakurri gehiago

Zazpi herrialdetako txapeldunak eta finalean, Heletan izango diren 128 bikoteak

Asteburu honetan herrialdeko finalak ospatu dira Euskal Herriko zazpi herrialdetan. Euskal Herri osoko muslariok, zatiketa eta mugaz gaindik batzen gaituenari heldu eta musaren bidez nazio bat garela aldarrikatu dugu. Hemen duzue Nafarroa Garaiko  BIDEOA eta argazki guztiak FLICKRen dituzue LOTURA1 eta LOTURA2 
Irakurri gehiago

Zuberoako muslari txapeldunak Catalogne Hubert eta Bixente Goyhenexpe

Gaur arratsaldean jokatu da Zuberoako finala Urdiñarben Catalogne Hubert eta Bixente Goyhenexpe izan dira txapeldunak eta Sebastien Pochelu eta Thérèse Urritiaguer  txapeldunordeak.
Irakurri gehiago

Nafarroako muslari txapeldunak Ansoaingo Aitor Coronado eta Jona Kobo

NAFARROAko HERRIALDEKO FINALA, atzo jokatu zen IRULÑAko ARRANO eta BULLIZIO elkarteetan. ARGAZKI ETA DATU GEHIAGO ARGITARATUKO DIRA HELDU AHALA  
Irakurri gehiago