Euskal Herriko Mus Federazioa

Euskal Herriko Mus Txapelketa hasi da Agurainen

Euskal Herri osotik etorritako muslariak jokoan ari dira Euskal Herriko onenak izateko leian. Eguneko gora beherak TWITTERen bidez ZUZENEAN jarraitu ahalko dituzue. Hemen duzue orainarteak eman duena eta hartutako irudien bilduma.
Irakurri gehiago

Agurainen izango da Euskal Herriko Mus Txapelketaren final nazionala martxoaren 9an

Egitarau oparoa antolatu dugu martxoaren 9an Agurainen (Araba) ospatuko den final handirako. Hemen duzue informazio guztia
Irakurri gehiago

Asteburuan, 1000 pertsona inguruk jokatu dute musean herrialdeko finalen baitan.

Asteburu honetan herrialdeko finalak burutu dira, ostiralean Lapurdiko finala jokatu zen eta larunbatean Nafarroa Garaia, Gipuzkoa, Araba, Bizkaian, Behe Nafarroa eta Zuberoaren txanda izan zen.Ehunka euskal herritar musean, mugaz gaindik, nazio bakar gisa eta bere etorkizuna eskuetan hartu nahi duen herri gisa aritu ziren eta martxoaren 9an Arabako Agurainen elkartuko gara Euskal Herri osoko muslariak Euskal Herriko final nazionalerako.
Irakurri gehiago

Iñigo Garcia eta Alvaro Sevillano Nafarroako txapeldun

Iruñeako San Fermin peñatik etorritako Iñigo Garcia eta Alvaro Sevillano izan dira txapeldunak. Hemen duzue Nafarroatik sailkaturikoen zerrenda.
Irakurri gehiago

Jose Tomas Basaldua eta Antonio Diaz izan dira Arabako txapeldunak

Jose Tomas Basaldua eta Antonio Diaz amurrioarrak izan dira Arabako finalean txapeldunak. Hemen duzue Arabako sailkatuen zerrenda.
Irakurri gehiago

Juanicotena anaiek jantzi dituzte Baxe Nafarroako txapelak

 Juanicotena anaiak izan ziren txapeldunak Heletan burutu zen finalean. Apessetche eta Haicaguerre bikotea izan zen txapeldun ordea. Hemen duzue saillatuen zerrenda. 
Irakurri gehiago

Manu Meabe eta Jose Martin Zabala izan dira Bizkaiako txapeldunak

Bizkaiako finalera, Eako Manu Meabe eta Jose Martin Zabala ta Barakaldoko Gorka Saez eta Santi Bartolome sailkatu dira. Lehenengoen esperientzia bigarrengoen grinen aurka. Azkenean beteranoek txapela jantzi dute.
Irakurri gehiago

Jose Antonio Arizeta eta Juan Kortajarena Gipuzkoako txapeldun

Gaur arratsaldean Segurako frontoian  Jose Antonio Arizeta eta Juan Kortajarena Larrauldarrak izan dira txapeldunak, aurkari Zestoako Joxean eta Antonio Bereziartua aita semeak izan dira txapeldun ordeak. Hemen duzue Euskal Herriko finalera sailkaturiko gipuzkoarren zerrenda:
Irakurri gehiago