Elurpean jokatzen ari da XII. Mus Txapelketako atzeratutako finala Leitzan

Elurpean iritsi dira zazpi herrialdetako muslariak Leitzara. 2020an Covid-19ak atzeratutako finala jokatzeko asmoz. Bideen etorrera txarrak ordutegian atzerapena suposatu badu ere eta Leitzako Amazabal frontoian gogoz ari dira musean tantoz tanto.

Mikel Zabaleta Leitzako Alkateak egin die harrera bertaratutako zazpi herrialdetako muslariei. Pozez hartu ditu oztopoak oztopo banandurik dauden zazpi euskal herrialdetako muslariak bat eginik nazio gisa aritzeko gaur erakutsitako konpromisoarekin.

Jarraian 2020ko zazpi herrialdetako txapeldunak deitu dituzte oholtzara eta agurra dantzatu diete.

  • BIZKAIAtik ORDUÑAko - JOSE L HERNANDEZ eta ARKAITZ LARRAZABAL
  • NAFARROA GARAItik IRUÑEAko TXANTREA auzotik - JUAN AGIRRE eta GREGORIO ALVAREZ
  • BEHE NAFARROAtik Lasako XABI LARRE eta INAKI LARRE
  • GIPUZKOAtik ORIOko  IBAI ESOAIN eta JON UBEGUN
  • ZUBEROAtik Urdiñarbeko UFAU eta CAPITAIN
  • LAPURDItik Hazparneko MALLET BRUNO eta OYHAGARAY PASCAL
  • ARABAtik Zigoitiko JOSE ARANEGI - JESÚS IBAÑEZ

 

Jarraian Euskal Herriko Mus Federazioaren izenean hartu du hitza Josetxo Zabaletak:

Hasteko eta behin zorionak guztioi, bai hemen aurrean zaudetenoi bai eta gaurko finalera sailkatu zaretenoi ere. Herriz herri eta urtez urte,  Euskal Herriak hordago!

Euskal Herri osoko muslariak biltzea ideia eta asmo izatetik, ohitura bihurtu dugu. Zazpi herrialdetako muslariak herri gisa aritzeko eta lotzeko helburuarekin antolatu dugu Euskal Herriko Mus Txapelketa hamabigarrenez.

Emeki-emeki Euskal Herrian bizi dugun zatiketa gainditu eta bide berriak josteko sortu genuen Euskal Herriko Mus Txapelketa. Horregatik antolatzen dugu herriz herri eta auzoz auzo.

Euskal Herria zazpi herrialdez osaturiko nazioa da. Nortasun eta nazio identitate propioa duena eta bere buruaren jabe izan behar duena.

Gaur gaurkoz, egitasmo honekin, egungo administrazioek jarririko mugak gainditu eta euskal herritar gisa, bat eginik aritzeko aukera ematen digu Euskal Herriko Mus Txapelketak. Bide horretan euskaldunok batzen gaituenari heldu eta indarrak biltzeko garaia da.

Bide horretan mus txapelketa hau, ahalik eta herri eta auzo gehienetara zabaldu nahi dugu, horretarako zuen laguntza eskatzen dizuegu, ziur gaude zuetako batzuen herrietan oraindik ez dela mus txapelketa antolatzen eta alboko herrietara mugitu behar duzuela.  Ba datorren urterako animatu zaitezkete eta gurekin jarri harremanetan.  Guk lagunduko dizuegu oso modu errazean zuen herrian txapelketa antolatzen. Horretarako egun osoan zehar zuen izena eman dezakezue edo informazioa eskatu antolakuntzako mahaietan.

Hemen duzue gure ekarpena, ehunka euskal herritar musean, mugaz gaindik, nazio bakar gisa eta bere etorkizuna eskuetan hartu nahi duen herri gisa ari gara.

Goizean zehar, ligilla eran jokatuko dute 32 taldetan banatuta zazpi herrialdetatik etorritako 128 bikoteek.

Eguerdian sailkaturiko 32 bikotek Atekabeltza herri gunean herri bazkaria izango dute eta arratsaldean kanporaketa zuzena jokatuko dute.


2020an atzeratutako finala Leitzan

Leitzako finala arratsaldea

FINAL LAURDENAK

1.MAHAIA

1.M

G1

ORIO 2

IBAI ESOAIN – JON UBEGUN

2.M

G6

AMEZKETA

XABI GOIKOETXEA – URKO OTAMENDI

2.MAHAIA

3.M

A4

GASTEIZ

JUANJO NAVEROS - MARI SANTOS RUIZ

4.M

A7

MURGIA

JON URIBARREN - MARIUS FLORIU

3.MAHAIA

5.M

NG13

ARRAIOZ

BEÑARDO ALUNDA – JOSELU RETEGI

6.M

B6

GERNIKA

JOSE ANTONIO ORTIZ - JAIME BILBAO

4.MAHAIA

7.M

G28

TOLOSA

ILLART LASA – BEÑAT EIZAGIRRE

8.M

NG1

TXANTREA

JUAN AGIRRE – JOSE RAMON AZKOITI*

 

 

FINAL ERDIAK

1.MAHAIA

1.M

G1

ORIO 2

IBAI ESOAIN – JON UBEGUN

 

4.M

A7

MURGIA

JON URIBARREN - MARIUS FLORIU

2.MAHAIA

5.M

NG13

ARRAIOZ

BEÑARDO ALUNDA – JOSELU RETEGI

 

8.M

NG1

TXANTREA

JUAN AGIRRE – JOSE RAMON AZKOITI*