Zazpi bikote aritu ziren pasa den 23an Karrikestu Elkartean, Etxarri Aranatzko Kanporaketan.
Iraitz Goñi eta Koldo Barandalla osatutako bikotea izan ziren 23an onena, eta modu horretan, Euskal Herriko mus txapelketan jokatu ahal izango dute.
Bigarren postua erdietsi dutenak Oier Huitzi  eta Xabi Agirre gazteak izan ziren.