Eguraldi goibelarekin bildu dira Euskal Herri osotik etorritako muslariak lehen orduan. Goizean zehar ligilla eran jokatu dute, herri bazkariaren ondotik arratsaldeko zuzeneko kanporaketari ekin diote. Hemen duzue aurrera jarraitzen duten muslarien zerrenda.
Gaur goizeko zortzietan abiatu da Euskal Herriko Mus Txapelketa, euripean baina giro bikainarekin. Parte-hartzaileek izena eman, bikoteen pegatinak jaso eta antolakuntzak oparitutako kamisetak eskuratu dituzte; gainera, gosari ederraz gozatzeko aukera izan dute, kafea eta pastak lagun.
10:00etan eman diogu hasiera ekitaldi ofizialari. Amasa-Billabonako alkatearen presentziarekin, herrialdeetako irabazleak omendu ditugu, une berezi eta hunkigarria sortuz. Ekitaldia are bereziago egin du Oinkari dantza taldearen emanaldia, tradizioa eta giro aparta uztartuz.
Euria lagun izan badugu ere, parte-hartzaileen ilusioak eta giro onak nagusitu dira hasieratik. Horren seinale izan da zazpi herrialdetatik etortzekoak ziren 128 bikote muslariak denak bertaratu direla Villabonara.
Arratsaldekoa
ZUZENEKO EMISIOA
ARGAZKI GALERIA : Lotura
EMAITZAK:
Goizeko ligillako emaitza eta tanto guztiak:
Arratsaldeko fasera sailkatu diren muslarien zerrenda


