Otsailaren 22an amaituko da herriz herriko kanporaketa fasea eta  zazpi herrialdetako finalak gero eta gertuago daude. Datuak jaso ahala www.ehmus.eus atarian dituzue herrietatik sailkaturiko muslarien izenak. Guztiek agertu beharko dute martxoaren 7an herrialde bakoitzean horretarako zehazturiko leku eta orduan.

HERRIALDETAKO KANPORAKETAK: 2026ko martxoaren 7an ospatuko dira.

  • Arabako herrialdeko kanporaketa: KANPEZUn, kultur etxean 10:00etan..
  • Bizkaiko herrialdeko kanporaketa: LEZAMAn, Enaitz tabernan 9:30etan.
  • Behe Nafarroako herrialdeko kanporaketa: ISTURITZEn, Herriko gelan 9:30etan.
  • Gipuzkoako herrialdeko kanporaketa: ANTZUOLAn, udal pilotalekuan 15:00etan.
  • Lapurdiko herrialdeko kanporaketa: URRUÑA-PAUSUko Xaia ostatuan 15:00etan.
  • Nafarroa Garaiko herrialdeko kanporaketa: IRUÑEAn Alde Zaharreko Arrano elkartean 8:30etan
  • Zuberoako herrialdeko kanporaketa:URDIÑARBEn, Chistera ostatuan 14:30etan.

Hemen duzue Euskal Herri osoko mapa, kanporaketak non jokatu diren, non jokatuko diren jasortzen duena.