Lapurtarrek irabazi dute Euskal Herriko IV. Mus Txapelketako final nagusia Arbizun

2012ko martxoaren 17an, larunbatean, amaitu zen Euskal Herriko Mus Txapelketa Arbizun (Sakana) jokaturiko finalarekin. Eguraldi onak eta parte hartzailean nahiz bertaratu ziren ikusleek egun ederraz gozatzeko aukera paregabea izan zuten.

PARTE HARTZEAren INGURUAN: Iazko txapelketako parte hartzea errepikatu da igoera txiki batekin., 2200 bikotek parte hartu zuten pasa den urtean, eta aurten 2250 inguru izan dira zazpi herrialdetan barna herriz herri parte hartu duten euskaldunak.

2009ko txapelketan 1.120 bikotek parte hartu zuten mus txapelketan.
2010eko txapelketan 1.800 bikotek parte hartu zuten txapelketan.
2011ko txapelketan 2.200 bikotek parte hartu zuten txapelketan.
2012ko txapelketan 2.250 bikotek parte hartu dute txapelketan.

Zabalpena: Euskal Herri osoko 250 herri baino gehiagotan jokatu da Euskal Herriko Mus Txapelketa.

ARBIZUKO FINALEKO EMAITZA:

Euskal Herriko Mus Txapelketako 2012ko TXAPELDUNAK lapurtarrak izan dira:

  • Baiona hiriko Regis LAVIE eta Rodolphe BIDART

Euskal Herriko Mus Txapelketako txapeldun ordeak bizkaitarrak izan dira:

  • Bilboko Errekalde auzoko Ritxar ORTE GORDEJUELA eta Luis MONZON CRESPO

Euskal Herriko Mus Txapelketako 3. sailkatuak nafarrak izan dira:

  • Pueyo herriko Alfonso LABART eta Raul ESPINAL

Euskal Herriko Mus Txapelketako 4. sailkatuak lapurtarrak izan dira:

  • Ahetze herriko Roger DUFAN eta Felix CAPDEVILLE

LOTURAK: