Legazpian Jabier Zelaia eta Agustin San Martin "Txamar" txapeldunak. Euskal Herriko Mus Txapelketaren kanporaketa jokatu zen atzo Karibe Zaharrean eta Zelaiak eta Txamarrek irabazi zuten. Ondorioz, Alegin jokatuko den Gipuzkoako txapelketarako sailkatu dira. Otsailaren 20an jokatuko den txapelketa horretan Euskal Herrikora sailkatzeko aukera izango dute.