Zortzi bikote aritu dira gaur arratsaldean zehar Arin jatetxean egin duten saioan. Txapeldunek Euskal Herriko mus txapelketan lehiatzeko pasea irabazi dute gaur.

Giro polita izan da gaur arratsaldean Arin jatetxean. Aurten txapelketan hogeita hemezortzi lagunek eman dute izena guztira, eta azkenean horietatik zortzi sailkatu ziren gaur jokatu duten finalerako.

Mikel Larreak eta Andoni Rordriguezek osatutako bikotea izan da gaur onena, eta modu horretan, Euskal Herriko mus txapelketan jokatu ahal izango dute. Beñardo Kortabarria alkatearen eskutik jaso dute garaikurra.

Arratsaldeko laurak eta erdietan hasi dute gaurko kanporaketa, eta bi ordu pasatxoz izan dira jokatzen. Horren ostean, zazpietan sari banaketa egin dute.

Gaurkoan bigarren postua erdietsi dutenak Ion Madariaga eta Kepa Etxaniz gazteak izan dira, eta hirugarrenak, berriz, Ibon Zabalo eta Kepa Irizar.