Prentsa aurreko aurkezpena Aguraingo Udalean burutuko da urriaren 24ean 12:00etan.

EGUNA:  2012/10/24
ORDUA:  12:00etan
LEKUA:  AGURAINgo UDALA (Araba)

PARTE HARTZEA: Maider Garcia AGURAINgo Alkatea eta Euskal Herriko Mus Federazioko kideak parte hartuko dute agerraldian. 

GAIA: Euskal Herriko V. Mus Txapelketaren prentsa aurreko aurkezpena burutuko da Aguraingo Udalean.

XEHATASUNAK:

2013an burutuko den Euskal Herriko final nagusia Agurainen burutuko denez, bertan aurkeztuko da Euskal Herriko V. Mus Txapelketa.

Txapelketako xehetasunak emateaz gain, webgune berria ere aurkeztuko da. www.euskalherrikomusfederazioa.org helbidean, Euskal Herriko Mus Federazioaren inguruko informazioa biltzeaz gain, txapelketaren inguruko albiste guztiak barnebilduko ditu webgune honek.

Euskal Herrian 2012ko urriaren 19an.

Euskal Herriko Mus Federazioa