126 bikote bildu dira Arabako Zigoitin Euskal Herriko 16. txapela fortzeko final nazionalean. 2 bikotek kale egin dute eta eguraldia lagun harrera izen ematea hasiera ekitaldia eta momentu hauetan frontoian ari dira jokatzen. IZARKOMi esker zuzeneko emanaldia eskainiko dugu egun osoan zehar eta iluntzean finalerarte.
126 bikote bildu dira Arabako Zigoitin Euskal Herriko 16. txapela fortzeko final nazionalean. 2 bikotek kale egin dute eta eguraldia lagun harrera izen ematea hasiera ekitaldia eta momentu hauetan frontoian ari dira jokatzen. IZARKOMi esker zuzeneko emanaldia eskainiko dugu egun osoan zehar eta iluntzean finalerarte.
Goizean Artzegi jatetxearen aurrean bildu gara. Bertan akreditazioak jasotzearekin kafe usaina usaintzen zen. Alboan dagoen elkarte baten atarian burutu da ekitaldia. Bertan Zigoitiko Udalaren izenean Iñigo Gracianceparaluzetak hartu du hitza eta ongietorria ematearekin deitu dituzte zazpi herrialdetako txapeldunak erdigunera.
- · ARABAtik Murgiako ASIER IBAÑEZ – MARIOS FLOURIUS
- · BEHE NAFARROAtik Heletako JEAN MOESCA- MARCEL CALDERON
- · BIZKAIAtik Getxoko UNAI GORRITI ORTIZ − DANI GARCIA CARRASCOSA
- · GIPUZKOAtik Hernaniko ANDER LIZEAGA - AIATZ HERNANI
- · LAPURDItik Arbonako CATHERINE HARISCAIN - JOEL ROSSE
- · NAFARROA GARAItik Irurtzungo JOSU ALEGRE - MANOLO MORENO
- · ZUBEROAtik BIXINTXO ETXEGOINBERRI-JEAN JACQUES CARRIQUIRIBORDE
Goizeko argazkiak:
Hona hemen Euskal Herriko Mus Federazioaren izenean Iñaki Aristetak irakurririko adierazpena:
Hasteko eta behin zorionak guztioi, bai hemen aurrean zaudetenoi bai eta gaurko finalera sailkatu zaretenoi ere. Herriz herri eta urtez urte, Euskal Herriak hordago berriro ere!
Euskal Herri osoko muslariak biltzea ideia eta asmo izatetik, ohitura bihurtu dugu. Zazpi herrialdetako muslariak herri gisa Euskaraz aritzeko eta lotzeko helburuarekin antolatu dugu Euskal Herriko Mus Txapelketa hamaseigarrenez.
Emeki-emeki Euskal Herrian bizi dugun zatiketa gainditu eta bide berriak josteko sortu genuen Euskal Herriko Mus Txapelketa. Horregatik antolatzen dugu herriz herri eta auzoz auzo.
Euskal Herria zazpi herrialdez osaturiko nazioa da. Nortasun eta nazio identitate propioa duena, Euskaraz bizi eta bere buruaren jabe izan behar duena.
Gaur gaurkoz, egitasmo honekin, egungo administrazioek jarririko mugak gainditu eta euskal herritar gisa, bat eginik aritzeko aukera ematen digu Euskal Herriko Mus Txapelketak. Bide horretan euskaldunok batzen gaituenari heldu eta indarrak biltzeko garaia dela diogu.
Euskal Herriko mus txapelketa, ahalik eta herri eta auzo gehienetara zabaldu nahi dugu, horretarako zuen laguntza eskatzen dizuegu, ziur gaude zuetako batzuen herrietan oraindik ez dela mus txapelketa antolatzen eta alboko herrietara mugitu behar duzuela. Datorren urterako animatu zaitezkete eta gurekin jarri harremanetan. Guk lagunduko dizuegu oso modu errazean zuen herrian txapelketa antolatzen. Horretarako egun osoan zehar zuen izena eman dezakezue edo informazioa eskatu antolakuntzako mahaietan.
Pentsa noraino iritsi garen pasa zen urtean Zuberoako Altzai herrian izan ginen eta aurten Arabako Zigoitin, segurasko zuetako askok lehenengo aldia izango duzue bertara etorri zaretenak, espero dugu azkena ez izatea.
Hurrengo urtean Gipuzkoan egingo da hamazazpigarren EHko mus txapelketa
Hemen duzue gure ekarpena, ehunka euskal herritar musean, mugaz gaindik, nazio bakar gisa eta bere etorkizuna eskuetan hartu nahi duen herri gisa ari gara.
Jarraian muslariak txistularien gidaritzapean frontoira bertaratu dira txapelketari ekiteko.