Euskal Herriko XVIII. Mus Txapelketa nagusia 2027an Lapurdira itzuliko da.

2026. urte honetan hasi eta 2027ko martxoaren 20an Lapurdin, Senpere herrian amaiera izango duen  18. txapelketa abiatzera doa. Herriz herri jokatuko da lehen fasea 2027ko otsailaren 21 arte, herrialdeko finalak martxoaren 6an jokatuko dira zazpi herrialdeetan. Mus Federazioak, herrialdetako kanporaketen antolaketan parte hartzera deitu ditu muszaleak.