Araban, Bizkaian, Nafarroan eta Nafarroa garaian abian dira finalak. Gipuzkoan, Lapurdin eta Zuberoan arratsaldez jokatuko dira. Ahotsak eta Izarkomi esker zuzeneko emisioa burutuko dugu gutxienez Nafarroa Garaitik eta Gipuzkoatik.
DATUAK: Gipuzkoako zabalpenak, Nafarroa Garaian emandako garapenak 2.690 bikoteen langa gainditzea bermatu digu beste urte batez.
SAILKATZEN DIREN, zazpi herrialdetako 128 bikotek jokatuko duten norgehiagoka, martxoaren 28an jokatuko da Gipuzkoako Amasa-Villabona herrian.
Arabatik 16 bikote sailkatuko dira, Bizkaitik 10 bikote, Behe Nafarroatik 18 bikote, Gipuzkoatik 32 bikote, Nafarroa Garaitik 32 bikote, Lapurditik 14 bikote eta Zuberoatik 6 bikote sailkatuko dira.
