ZAZPI HERRIALDETAKO FINALAK: 2026ko martxoaren 7an jokatuko dira, zazpi herrialdetan. Final hauetatik aterako dira Euskal Herriko 17. Mus Txapelketako final nazionalerako 128 bikote sailkatuak. HEMEN duzue bihar musean jokatuko dutenen zerrenda eguneratua.
DATUAK: Gipuzkoako zabalpenak, Nafarroa Garaian emandako garapenak 2.690 bikoteen langa gainditzea bermatu digu beste urte batez.
SAILKATZEN DIREN, zazpi herrialdetako 128 bikotek jokatuko duten norgehiagoka, martxoaren 28an jokatuko da Gipuzkoako Amasa-Villabona herrian.
Arabatik 16 bikote sailkatuko dira, Bizkaitik 10 bikote, Behe Nafarroatik 18 bikote, Gipuzkoatik 32 bikote, Nafarroa Garaitik 32 bikote, Lapurditik 14 bikote eta Zuberoatik 6 bikote sailkatuko dira.
ARABAko finalera sailkaturiko bikoteak: lekua ikusi KANPEZUn, kultur etxean 10:00etan
- Sailkatuen zerrenda ikusteko SAKATU
- Araban 213 bikotek parte hartu dute.
- Kanporaketa herri/guneak 28 izan dira
- Arabako finalera 40 bikote sailkatu dira.
- Final nazionalera 16 bikote sailkatuko dira.
BIZKAIko herrialdeko finalera sailkaturiko bikoteak: lekua ikusiLEZAMAn, Enaitz tabernan 9:30etan.
- Sailkatuen zerrenda ikusteko SAKATU
- Bizkaian 121 bikotek parte hartu dute.
- Kanporaketa herri/guneak 12 izan dira
- Bizkaiko finalera 24 bikote sailkatu dira.
- Final nazionalera 10 bikote sailkatuko dira.
BEHE NAFARROAko finalera sailkaturiko bikoteak: lekua ikusi ISTURITZEn, Herriko gelan 9:30etan.
- Sailkatuen zerrenda ikusteko SAKATU
- Behe Nafarroan 242 bikotek parte hartu dute.
- Kanporaketa herri/guneak 15 izan dira
- Behe Nafarroako finalera 62 bikote sailkatu dira.
- Final nazionalera 18 bikote sailkatuko dira.
GIPUZKOAko herrialdeko finalera sailkaturiko bikoteak: lekua ikusi ANTZUOLAn, udal pilotalekuan 15:00etan.
- Sailkatuen zerrenda ikusteko SAKATU
- Gipuzkoan 859 bikotek parte hartu dute.
- Kanporaketa herri/guneak 66 izan dira
- Gipuzkoako finalera 134 bikote sailkatu dira.
- Final nazionalera 32 bikote sailkatuko dira.
NAFARROA GARAIko finalera sailkaturiko bikoteak: lekua ikusi IRUÑEAn, Alde Zaharreko Arrano elkartean 8:30etan
- Sailkatuen zerrenda ikusteko SAKATU
- Nafarroa Garaian 1031 bikotek parte hartu dute.
- Kanporaketa herri/guneak 100 izan dira
- Nafarroa Garaiko finalera 171 bikote sailkatu dira.
- Final nazionalera 32 bikote sailkatuko dira.
LAPURDIko herrialdeko finalera sailkaturiko bikoteak: lekua ikusiURRUÑA-PAUSUko Xaia ostatuan, 15:00etan.
- Sailkatuen zerrenda ikusteko SAKATU
- Lapurdin 159 bikotek parte hartu dute.
- Kanporaketa herri/guneak 11 izan dira
- Lapurdiko finalera 40 bikote sailkatu dira.
- Final nazionalera 14 bikote sailkatuko dira.
ZUBEROAko finalera sailkaturiko bikoteak: lekua ikusi URDIÑARBEn, Chistera ostatuan 14:30etan
- Sailkatuen zerrenda ikusteko SAKATU
- Zuberoan 65 bikotek parte hartu dute.
- Kanporaketa herri/guneak 5 izan dira.
- Zuberoako finalera 28 bikote sailkatu dira.
- Final nazionalera 6 bikote sailkatuko dira.
HERRIALDETAKO KANPORAKETAK: 2026ko martxoaren 7an ospatuko dira.
- Arabako herrialdeko kanporaketa: KANPEZUn, kultur etxean 10:00etan..
- Bizkaiko herrialdeko kanporaketa: LEZAMAn, Enaitz tabernan 9:30etan.
- Behe Nafarroako herrialdeko kanporaketa: ISTURITZEn, Herriko gelan 9:30etan.
- Gipuzkoako herrialdeko kanporaketa: ANTZUOLAn, udal pilotalekuan 15:00etan.
- Lapurdiko herrialdeko kanporaketa: URRUÑA-PAUSUko Xaia ostatuan 15:00etan.
- Nafarroa Garaiko herrialdeko kanporaketa: IRUÑEAn Alde Zaharreko Arrano elkartean 8:30etan
- Zuberoako herrialdeko kanporaketa:URDIÑARBEn, Chistera ostatuan 14:30etan.
Hemen duzue Euskal Herri osoko mapa, kanporaketak non jokatu diren. Zure herria zurian badago, sakatu eman izena eta datorren urtean izan antolatzaile!

