Bixintxo Etchegoinberry eta Patrick Loustau urdiñarbetarrek jantzi zuten txapela Amasa-Villabonan. Txapeldun ordeak Etxarri-Aranazko Xabier Mauleon eta Ian Ansotegik osaturiko bikote gaztea izan zen. Mus Txapelketaren ibilbidean xiberutarrek lehen aldiz jantzi dute txapela Euskal Herriko finalean. Bide batez lehen aldia izan da herrialdeko txapeldunek txapelketa berean Euskal Herrikoa ere irabazten dutela. Biba Xiberua!

Giro umelarekin hasi zen finaleko eguna Gipuzkoako Amasa-Villabona herrian. Euskal Herriko XVII. Mus Txapelketako finalera sailkaturiko 128 muslari bikoteak, inongo hutsegiterik izan gabe bertaratzea ere esanguratsua izan zen.

Goizeko 9:00etan Errebote plazan eskenatokia eta Villabonako Udaleko aurrealdean ikurriña haundi bat eta zazpi herrialdetako harmarri koloretsuak bertatik zintzilik. Berdura plazako estalpean berriz kredentzial banaketak, parte hartzaileen tzako kamisetak oroigarri eta kafe usaina hurrunetik nahiz gertutik iritsitakoen gozagarri.

10:00etan eman zitzaion hasiera harrera ekitaldi ofizialari. Amasa-Villabonako Alkateak, Beatriz Unzuek eman zien ongi etorria eguraldi umelaren azpian ziren 128 bikote muslariei. Zazpi herrialdeetako txapeldunak deitu zituzten eskenatokira eta han bertaratu ziren beren txapela eta guzti. Iritsi bezala bakoitzari bere herrialdeko ikurraren azpian kokatzeko eskatu zitzaion, Aitor Landaren gidaritzapean Oinkari dantza taldekoen agurra eta dantza erakustaldia hasi aurretik:

Jarraian, Euskal Herriko Mus Federazioaren izenean hitza hartu zuen Iñaki Aristetak:

Hasteko eta behin zorionak guztioi, bai hemen aurrean zaudetenoi bai eta gaurko finalera sailkatu zaretenoi ere. Herriz herri eta urtez urte,  Euskal Herriak hordago  berriro aurtengoan ere!

Euskal Herri osoko muslariak biltzea ideia eta asmo izatetik, ohitura bihurtu dugu. Zazpi herrialdeetako muslariak herri gisa Euskaraz aritzeko eta lotzeko helburuarekin antolatu dugu Euskal Herriko Mus Txapelketa hamazazpigarrenez.

Emeki-emeki Euskal Herrian bizi dugun zatiketa gainditu eta bide berriak josteko sortu genuen Euskal Herriko Mus Txapelketa. Horregatik antolatzen dugu herriz herri eta auzoz auzo.

Euskal Herria zazpi herrialdez osaturiko nazioa da. Nortasun eta nazio identitate propioa duena, Euskaraz bizi eta bere buruaren jabe izan nahi eta behar duena.

Gaur gaurkoz, egitasmo honekin, egungo administrazioek jarririko mugak gainditu eta euskal herritar gisa, bat eginik aritzeko aukera ematen digu Euskal Herriko Mus Txapelketak. Bide horretan euskaldunok batzen gaituenari heldu eta indarrak biltzeko garaia dela diogu.

Aurten lehenengoz 2.700 bikoteren langara gerturatu gara (2.689 bikoterekin zehazki) baina ez gara horrekin konformatzen. Hutsuneak ditugu Euskal Herriko hainbat herrialdetan eta eskualdetan, Euskal Herriko mus txapelketa, ahalik eta herri eta auzo gehienetara zabaldu nahi dugu, horretarako zuen laguntza eskatzen dizuegu, ziur gaude zuetako batzuen herrietan oraindik ez dela mus txapelketa antolatzen eta alboko herrietara mugitu behar duzuela. Datorren urterako animatu zaitezkete eta gurekin jarri harremanetan.  Guk lagunduko dizuegu oso modu errazean zuen herrian txapelketa antolatzen. Horretarako egun osoan zehar zuen izena eman dezakezue edo informazioa eskatu antolakuntzako mahaietan.

Hemen duzue gonbita, zuen herriko lekukoa hartu eta bertan zuen herrian museko kanporaketa antolatzeko.

Hurrengo urtean Lapurdin egingo da hemezortzigarren EHko mus txapelketa.

Hemen duzue gure ekarpena, ehunka euskal herritar musean, mugaz gaindik, nazio bakar gisa eta bere etorkizuna eskuetan hartu nahi duen herri gisa ari gara.

Gaur ez dugu Korrika egingo euskararen alde, baino musean Euskaraz arituko gara elkarrekin eta bihar denok Bilbora Korrikaren amaieran bertan parte hartzera.

Irabazi dezala onenak!

10:30etarako Olaederra kiroldegira bidean ziren muslariak Loatzo Musika Eskolako musikariek gidaturik.

Muslariei azken oharrak Olaederran bertan irakurri eta goizeko lehen fasea ligilla deituriko abian jarri zuten. Hemen duzue ligilla nola antolatuta zegoenaren taula.

Eguerdian herri bazkaria burutu zen Beharzana frontoian. Bertan, Euskal Herriko Mus Federazioko sortzaile eta partaide diren Xabier Albizu eta Marixabel Telleria omentzeko probestu zuten antolatzaileek.

Eta azpi aldean kontsultatu dezakezue egunak emandako emaitza guztia xehetasunekin:

EMAITZAK:

Goizeko ligillako emaitza eta tanto guztiak: Lotura zuzena.

 

Arratsaldeko fasera sailkatu diren muslarien zerrenda

Arratsaldeko saioko emaitza eta tanto guztiak: Lotura zuzena.

SAILKAPENA:

Hemen duzue atzo Amasa-Villabonan jokaturiko finaleko sailkapen osoa. Webgunnean lehen 16 bikoteeen zerrenda ikusgarri izango bada ere azpi aldean zerrenda guztia kontsultatu dezakezue:

  1. URDIÑARBE - BIXINTXO ETCHEGOINBERRY - PATRICK LOUSTAU
  2. ETXARRI ARANATZ - XABIER MAULEON - IAN ANSOTEGI
  3. HAZPARNE - XAVIER MERCAPIDE - DAVID MERCAPIDE
  4. BEASAIN - ARRIARAN - JOSEMI GUILLORME - IGNACIO TORRES
  5. BAIONA - VALENTINE PIET - IBAN POMADERE
  6. AIA - IBAI ESOAIN - JON UBEGUN
  7. EZKIO - JON MUÑOZ - JULEN ETXEBERRIA
  8. IRUÑA Sanduzelai JOSEBA VICENTE - RAFA IRIARTE
  9. BAIONA - MATHIEU LURRO - PHILIPPE NOBLIA
  10. ELORRIO - MARKEL SAN TORKUATO RAMOS - JOAR SAINZ DE MURIETA
  11. AROZTEGI - CARLOS LIZARRAGA* - JOSE ANGEL TORRES
  12. URDUÑA - ARKAITZ LARRAZABAL* - ENDIKA UGARTE*
  13. ANOETA - AGOSTI GARMENDIA - JOANA LEAL
  14. ARTIKA - JUANJO RODRIGUEZ - SERGIO PEREZ
  15. HERNANI - MIKEL MANTEROLA - ANDER BELDARRAIN
  16. ANTZUOLA - JESUS ZUBIKARAI - LORENZO ITURBE

Sari banaketako argazki galeriara: Lotura

2026ko finala: SARI BANAKETA  

Finaleko argazki galeriara: Lotura

2026ko FINALA - Euskal Herriko XVII. Mus Txapelketa

Komunikabidetan jasotako informazioa: