Amaitu da herriz herriko fasea eta  zazpi herrialdetako finalak gero eta gertuago daude. Datuak jaso ahala HEMEN DITUZUE herrietatik sailkaturiko muslarien izenak. Guztiek agertu beharko dute martxoaren 9an herrialde bakoitzean horretarako zehazturiko leku eta orduan. 

 

DATUAK: Osatzen ari bagara ere, aurre ikusten dugu aurten Bizkaian kale egin dugula, ez gara iritsi aurreko urteetako parte hartzera ez eta antolakuntzara. Gainerako herrialdeetan gutxi gora behera mantendu da urteroko joera, aipatzearren Behe Nafarroan izandako parte hartzaile kopuruaren igoera nabarmenduko genuke.

ZAZPI HERRIALDETAKO FINALAK: 2024ko martxoaren 9an jokatuko dira, Zuberoan ospatuko den Euskal Herriko 15. Mus Txapelketako final nazionalerako sailkapenak.

Final nazionalean,  zazpi herrialdetako 128 bikotek jokatuko dute final nazionala. Arabatik 16 bikote sailkatuko dira, Bizkaitik 8 bikote, Behe Nafarroatik 18 bikote, Gipuzkoatik 32 bikote, Nafarroa Garaitik 32 bikote, Lapurditik 14 bikote eta Zuberoatik 8 bikote sailkatuko dira.

 

ARABAko herrialdeko finalera sailkaturiko bikoteak:  lekua ikusi ARTZENIAGAko frontoian 10:00etan.

  • Sailkatuen zerrenda ikusteko SAKATU
  • Araban 157 bikotek parte hartu dute.
  • Kanporaketa herri/guneak 17 izan dira
  • Arabako finalera 34 bikote sailkatu dira.
  • Final nazionalera 16 bikote sailkatuko dira.

BIZKAIko herrialdeko finalera sailkaturiko bikoteak: lekua ikusi URDUÑAko Zahar Etxean goizeko 10:00etan

  • Sailkatuen zerrenda ikusteko SAKATU
  • Bizkaian 68 bikotek parte hartu dute.
  • Kanporaketa herri/guneak 10 izan dira
  • Bizkaiko finalera 16 bikote sailkatu dira.
  • Final nazionalera 8 bikote sailkatuko dira.

BEHE NAFARROAko herrialdeko finalera sailkaturiko bikoteak: lekua ikusi ORTZAIZEn, Asteburua ostatuan 9:30etan.

  • Sailkatuen zerrenda ikusteko SAKATU
  • Behe Nafarroan 311 bikotek parte hartu dute.
  • Kanporaketa herri/guneak 17 izan dira
  • Behe Nafarroako finalera 80 bikote sailkatu dira.
  • Final nazionalera 14 bikote sailkatuko dira.

GIPUZKOAko herrialdeko finalera sailkaturiko bikoteak: lekua ikusi IRURAko frontoian 15:00etan.

  • Sailkatuen zerrenda ikusteko SAKATU eguneratua 
  • Gipuzkoan 724 bikotek parte hartu dute.
  • Kanporaketa herri/guneak 82 izan dira
  • Gipuzkoako finalera 112 bikote sailkatu dira.
  • Final nazionalera 32 bikote sailkatuko dira.

NAFARROA GARAIko herrialdeko finalera sailkaturiko bikoteak: lekua ikusi IRUÑEAn, Alde Zaharreko Arrano elkartean 8:30etan

  • Sailkatuen zerrenda ikusteko SAKATU eguneratua
  • Nafarroa Garaian 785 bikotek parte hartu dute.
  • Kanporaketa herri/guneak 90 izan dira
  • Nafarroa Garaiko finalera 136 bikote sailkatu dira.
  • Final nazionalera 32 bikote sailkatuko dira.

LAPURDIko herrialdeko finalera sailkaturiko bikoteak: lekua ikusi URRUÑA-PAUSUko Xaia ostatuan, 15:00etan.

  • Sailkatuen zerrenda ikusteko SAKATU eguneratua
  • Lapurdin 114 bikotek parte hartu dute.
  • Kanporaketa herri/guneak 11 izan dira
  • Lapurdiko finalera 28 bikote sailkatu dira.
  • Final nazionalera 14 bikote sailkatuko dira.

ZUBEROAko herrialdeko finalera sailkaturiko bikoteak: lekua ikusi EZPEIZEn, Herriko etxeko gelan 20:00etan.

  • Sailkatuen zerrenda ikusteko SAKATU 
  • Zuberoan 80 bikotek parte hartu dutenaren datuak jasotzen ari gara.
  • Kanporaketa herri/guneak 7 izan dira
  • Zuberoako finalera 35 bikote sailkatu dira.
  • Final nazionalera 8 bikote sailkatuko dira.