Martxoaren 28an, larunbat honetan Euskal Herri osotik sailkatu diren 128 bikote muslari onenen arteko norgehiagoka izango da Amasa-Villabona Gipuzkoako herrian. Hemen duzue egunari buruzko informazioa, sailkaturiko bikoteen zerrenda eta ligilla faseko zozketaren emaitza.

EGITARAUA:

Goizeko 9:00etan Villabonako Errebote plazan dute zita zazpi herrialdetatik sailkatu ziren 128 bikote muslariek. Bertan Izen-ematea berretsi akreditazioak jaso eta gosaltzeko aukera izango dute. HARRERA EKITALDI NAGUSIA burutuko da Villabonako Udaletxearen aurrean, herrialde bakoitzeko txapelak irabazi zituzten bikoteak agurtu eta Villabonako Udaleko Alkatearen agurra jasoko dute bertaratzen direnek.

Goizeko 10:00etan KALEJIRAn Olaederra kiroldegirako bidea egingo dugu Loatzo musika eskolako musikariek gidatuta. Bertan bikote bakoitzak bere lekua hartu eta azken oharrak irakurri ondotik hasiko da txapelketa.

Eguerdian geldialdia burutuko da, HERRI BAZKARIA izango da Gudarien plazan dagoen Beharzana frontoian eta bazkalondoan jokoari berrekingo zaio Olaederra kiroldegian.

Iluntze aldera finala eta finalaurrea Subijana Etxearen azpi aldean dagoen erabilera anitzeko aretoan burutuko da eta bertan burutuko da sari banaketa ere.

JOKOAREN DINAMIKA:

  • LIGILLA fasea: Lehenengo fasean 128 bikote muslariak,  32 taldetan banatuko ditugu  eta denek denen kontra jokatu beharko dute. Talde bakoitzean emaitza onena lortzen duenak egingo du aurrera.
  • Fase ZUZENA: Bigarren fase honetan aurrez aurreko norgehiagokak izango dira zuzeneko sailkapena lortuz partida bakoitzean.

SAILKATUEN ZERRENDA:

ZUZENEKO EMANKIZUNA: www.ehmus.eus webgunean

Azken urteetako usadioari jarraituz, Euskal Herriko Mus Federazioak zuzeneko emankizuna edo streminga eskainiko du Izarkom eta Ahotsaki esker. www.ehmus.eus webgunean izango da ikusgai egun osoan zehar.

EMAITZAK:

Datuen jarraipena egiten saiatuko gara www.ehmus.eus webgunearen bidez eta Mus Federazioaren sare sozialen bidez. Fase bakoitzaren amaieran emaitza eta tanto guztiak ikusgai jarriko ditugu webgunean bertan.

ZER NON KOKAPENA MAPAN:

Mapa honetan kokatuta dituzue, aparkalekuak, harrera lekua, kiroldegia, frontoia eta finaleko gunea.