2022ko martxoaren 26 larunbatean burutuko dira zazpi herrialdetako kanporaketak. Arabakoa Laudion, Bizkaikoa Zornotzan, Behe Nafarroakoa Heletan, Gipuzkoako Seguran, Lapurdikoa Urruñan, Nafarroa Garaikoa Iruñean eta Zuberoakoa Ozazen. Hemen dituzue sailkatuen zerrendak.

Sailkaturiko muslariek, dagokien herrialdeko finala burutuko den herrian, zehazturiko ordu eta lekuan agertu beharko dute. Herrietan jokaturiko kanporaketetako sailkatuen zerrendak bertan egongo dira.

Finala hasi aurretik herrialde bakoitzean zein modutan burutuko den jakinaraziko da. Euskal Herriko Mus Federazioak indarrean duen arautegiaren baitan jokatuko dira finalak.

2022ko martxoaren 26an burutuko diren zazpi herrialdetako finaletako deialdiak: