Oñatiko Emakumion Etxian MUS ikastaroak antolatu ditugu

Oñatiko Emakume Etxiak antolatuta, Euskal Herriko Mus Federazioak MUS ikastaroak eman ditu auzolanean. Giro bikaina eta musean ikasi eta praktikatzeko asmoa agertu dute partaideek. 

Aspaldidanik, Euskal Herriko Mus Federazioaren erronketako bat bihurtu da Euskal Herriko Mus Txapelkearen baitan parte hartzeileen artean dagoen desorekarekin amaitzea. Duela hilabete batzuk Adunan egin bezala, azken asteetan Oñatin burutu ditugu Musari loturiko ikastaro edo tailerrak. Helburua argia da, emakume muslariok dagokion lekua hartzea mus txapelketaren baitan. Oñatikoa bezalako ekimen txikien bidez eragin nahi dugu.