Otsailaren 22an amaitu zen herriz herriko kanporaketa fasea eta zazpi herrialdetako finalak gero eta gertuago daude. HEMEN DITUZUE herrietatik sailkaturiko muslarien izenak. Guztiek agertu beharko dute martxoaren 7an herrialde bakoitzean horretarako zehazturiko leku eta orduan.
DATUAK: Gipuzkoako zabalpenak, Nafarroa Garaian emandako garapenak 2.690 bikoteen langa gainditzea bermatu digu beste urte batez.
ZAZPI HERRIALDETAKO FINALAK: 2026ko martxoaren 7an jokatuko dira, zazpi herrialdetan. Final hauetatik aterako dira Euskal Herriko 17. Mus Txapelketako final nazionalerako sailkatuak.
Final nazionala, zazpi herrialdetako 128 bikotek jokatuko duten norgehiagoka, martxoaren 28an jokatuko da Gipuzkoako Villabona herrian.
Arabatik 16 bikote sailkatuko dira, Bizkaitik 10 bikote, Behe Nafarroatik 18 bikote, Gipuzkoatik 32 bikote, Nafarroa Garaitik 32 bikote, Lapurditik 14 bikote eta Zuberoatik 6 bikote sailkatuko dira.
ARABAko finalera sailkaturiko bikoteak: lekua ikusi KANPEZUn, kultur etxean 10:00etan
- Sailkatuen zerrenda ikusteko SAKATU
- Araban 213 bikotek parte hartu dute.
- Kanporaketa herri/guneak 28 izan dira
- Arabako finalera 39 bikote sailkatu dira.
- Final nazionalera 16 bikote sailkatuko dira.
BIZKAIko herrialdeko finalera sailkaturiko bikoteak: lekua ikusiLEZAMAn, Enaitz tabernan 9:30etan.
- Sailkatuen zerrenda ikusteko SAKATU
- Bizkaian 121 bikotek parte hartu dute.
- Kanporaketa herri/guneak 12 izan dira
- Bizkaiko finalera 24 bikote sailkatu dira.
- Final nazionalera 10 bikote sailkatuko dira.
BEHE NAFARROAko finalera sailkaturiko bikoteak: lekua ikusi ISTURITZEn, Herriko gelan 9:30etan.
- Sailkatuen zerrenda ikusteko SAKATU
- Behe Nafarroan 242 bikotek parte hartu dute.
- Kanporaketa herri/guneak 15 izan dira
- Behe Nafarroako finalera 62 bikote sailkatu dira.
- Final nazionalera 18 bikote sailkatuko dira.
GIPUZKOAko herrialdeko finalera sailkaturiko bikoteak: lekua ikusi ANTZUOLAn, udal pilotalekuan 15:00etan.
- Sailkatuen zerrenda ikusteko SAKATU
- Gipuzkoan 859 bikotek parte hartu dute.
- Kanporaketa herri/guneak 66 izan dira
- Gipuzkoako finalera 134 bikote sailkatu dira.
- Final nazionalera 32 bikote sailkatuko dira.
NAFARROA GARAIko finalera sailkaturiko bikoteak: lekua ikusi IRUÑEAn, Alde Zaharreko Arrano elkartean 8:30etan
- Sailkatuen zerrenda ikusteko SAKATU
- Nafarroa Garaian 1031 bikotek parte hartu dute.
- Kanporaketa herri/guneak 100 izan dira
- Nafarroa Garaiko finalera 171 bikote sailkatu dira.
- Final nazionalera 32 bikote sailkatuko dira.
LAPURDIko herrialdeko finalera sailkaturiko bikoteak: lekua ikusiURRUÑA-PAUSUko Xaia ostatuan, 15:00etan.
- Sailkatuen zerrenda ikusteko SAKATU
- Lapurdin 159 bikotek parte hartu dute.
- Kanporaketa herri/guneak 11 izan dira
- Lapurdiko finalera 40 bikote sailkatu dira.
- Final nazionalera 14 bikote sailkatuko dira.
ZUBEROAko finalera sailkaturiko bikoteak: lekua ikusi URDIÑARBEn, Chistera ostatuan 14:30etan
- Sailkatuen zerrenda ikusteko SAKATU
- Zuberoan 65 bikotek parte hartu dute.
- Kanporaketa herri/guneak 5 izan dira.
- Zuberoako finalera 28 bikote sailkatu dira.
- Final nazionalera 6 bikote sailkatuko dira.
HERRIALDETAKO KANPORAKETAK: 2026ko martxoaren 7an ospatuko dira.
- Arabako herrialdeko kanporaketa: KANPEZUn, kultur etxean 10:00etan..
- Bizkaiko herrialdeko kanporaketa: LEZAMAn, Enaitz tabernan 9:30etan.
- Behe Nafarroako herrialdeko kanporaketa: ISTURITZEn, Herriko gelan 9:30etan.
- Gipuzkoako herrialdeko kanporaketa: ANTZUOLAn, udal pilotalekuan 15:00etan.
- Lapurdiko herrialdeko kanporaketa: URRUÑA-PAUSUko Xaia ostatuan 15:00etan.
- Nafarroa Garaiko herrialdeko kanporaketa: IRUÑEAn Alde Zaharreko Arrano elkartean 8:30etan
- Zuberoako herrialdeko kanporaketa:URDIÑARBEn, Chistera ostatuan 14:30etan.
Hemen duzue Euskal Herri osoko mapa, kanporaketak non jokatu diren. Zure herria zurian badago, sakatu eman izena eta datorren urtean izan antolatzaile!

