Araba, Bizkaia, Zuberoa Lapurdi, Gipuzkoa eta Nafarroa Garaiko herrialdeko finalak ospatu dira. Martxoaren 3an Behe Nafarroako Donapaleun burutuko den finalarekin zazpi herrialdetako muslariak Uztaritzera begira jarriko dira. Martxoaren 10ean Lapurdiko herrian burutuko bait da Euskal Herriko X. Mus Txapelketaren final nazionala. Datuak jaso ahala albiste hau eguneratuko dugu. Uztaritzeri buruzko informazioa nahi baduzu, hona hemen. Hemen bilduko ditugu finalerako sailkatu diren muslarien izen abizenak, zorionak denoi.
Irakurri gehiago
Bigarren Jean Jacques Carriquiriborde eta Jean Jacques Etxeberri (llargo). Argazkian (ezkerretik eskuinerat) Carriquiriborde, Larragnaga, Lucu eta Etxeberri. Laister osatuko dugu sailkatuen zerrenda.
Irakurri gehiago
Egun osoan zehar jokatu da Euskal Herriko hiriburuan Nafarroa Garaiko finala. Ioritz Oiartzabal eta Asier Gil leitzarrek, Iratxetako Zalla Gillen eta Josu Diez “Fleki”ren aurka jokatu dute finala. Hemen duzue gaur Iruñeatik sailkatu diren 32 bikoteen zerrenda.
Irakurri gehiago
Arratsaldeko 15etan hasi da Bergarako Ikastolako ginasioan Gipuzkoako finala. Bertan bildu dira Gipuzkoa guztitik bertaratutako 105 bikoteak. Antzuolarrak gailendu dira Anoetarren aurrean. Beñat Sainz eta Unai Ibartzabal (pasa den urteko Gipuzkoako txapelduna) txapeldun orde geratu dira partida estuaren ondoren.
Irakurri gehiago
Xaian ospatu den Lapurdiko herrialdeko finalean Swanke Tom eta Londaitz Mathieu azkaindarrak izan diran txapeldun. Hemen dituzue Lapurdiko 12 sailkatuen abizen eta izenak.
Irakurri gehiago
Derioko Baserri antzokian egindako finalean Lezamarrak txapeldun. Jokin Bilbao eta Igor Serrano izan dira giro onean jolastutako finalean txapeldun, finalean Bilboko Errekaldeko Ritxar Orte eta luis Monzon bikotea irabaziz.
Irakurri gehiago
Euskal Herriko X. Txapelketaren baitan Arabako txapela Ana Mari Arrizabalaga eta Elena Arrizabalaga ahizpek jantzi dute gaur Zigoitiako Gopegin jokatu den finalean. Arabako sailkatuen zerrenda
Irakurri gehiago
Pedro Herrero - Aitor Askasibar bikotea eta Jon - Muxik ordezkatuko dute Pasaia Antxo Gipuzkoako finalean
Irakurri gehiago