Zazpi herrialdetako finalak jokatuko dira martxoaren 22an

Amaitu da herriz herriko kanporaketa fasea eta  zazpi herrialdetako finalak gero eta gertuago daude. Datuak jaso ahala HEMEN IZANGO DITUZUE herrietatik sailkaturiko muslarien izenak. Guztiek agertu beharko dute martxoaren 22an herrialde bakoitzean horretarako zehazturiko leku eta orduan.
Irakurri gehiago

Euskal Herriko XVI. Mus Txapelketako finala, Arabara itzuliko da.

2024. urte honetan hasi eta 2025ko apirilaren 5ean Araban, Zigoitiko Gopegi herrian amaiera izango duen  16. txapelketa abiatzera doa. Herriz herri jokatuko da lehen fasea 2025eko martxoaren 2 arte, herrialdeko finalak martxoaren 22an jokatuko dira zazpi herrialdeetan. Mus Federazioak, muserako material berria jarri du salgai.
Irakurri gehiago

BALORAZIOA: 15 urtez musaren bidez Euskara eta naziotasuna indartzen

Erraz esaten da 15 urte, baina ukaezina da bide luzea izan dela, maiz aldapa gora eta beste askotan espero gabeko bidelagunak topatu ditugu. Batzuentzat karta joko bat besterik ez dena besterentzat herri gisa bat egin eta aurrera ekiteko aukera bat da. Guk biak uztartzen ditugu eta atrebentzia horren seinale hemen duzue 2024ko martxoaren 23an Zuberoako Altzai herrian burutu zen Euskal Herriko XV. Mus Txapelketako informazioa.
Irakurri gehiago

Euskal Herriko 15. txapela Nafarroara!

Gipuzkoako Eskoriatza herriko JOSE REGAÑO eta JAVIER ERAÑA KABIJERTUA (Gipuzkoako txapeldunak) eta Nafarroa Garaiko  Tafallako CARLOS GOMEZ eta ALBERTO LIZARen artean jokatu dute Euskal Herriko 15. txapela. Hemen dituzue sailkapenak eta informazio guztiak bateratuta.
Irakurri gehiago

ABIAN da 15. finala Zuberoako Altzai herrian.

Euskal Herri osoko muslari onenen norgehiagoka hasi da. ZUZENEAN ikusi ahalko duzue Altzaiko giroa. Momentuko jarraipena X bidez eta istagram bidez .
Irakurri gehiago

ZUZENEAN Zuberoako ALTZAItik FINALA

Hemen ikusi ditzakezue 2024ko finaleko zuzeneko irudiak. Gororatu twiter bidez jarraipena egin ahalko duzuela eta istagram bidez irudiak ikusi.
Irakurri gehiago

Larunbatean Zuberoako ALTZAI herrian jokatuko da finala

2023ko martxoaren 23an, Goizeko 9etan Euskal Herriko 15. finalera sailkaturiko 128 muslari bikote onenak bertan leiatuko dira txapelen bila.
Irakurri gehiago

Zuberoan, Euskal Herriko XV. Mus Txapelketako finala jokatuko dute 128 bikote onenek

2024ko martxoaren 23an Zuberoako Altzai herrian jokatuko da Euskal Herriko 15. Mus Txapelketaren final nazionala, Euskal Herri osoko 128 bikote onenen artean. Jarraian duzue sailkatuen zerrenda eta informazioa.(2024/03/21 EGUNERATUA)
Irakurri gehiago