Bixintxo Etchegoinberry eta Patrick Loustau urdiñarbetarrek jantzi zuten txapela Amasa-Villabonan. Txapeldun ordeak Etxarri-Aranazko Xabier Mauleon eta Ian Ansotegik osaturiko bikote gaztea izan zen. Mus Txapelketaren ibilbidean xiberutarrek lehen aldiz jantzi dute txapela Euskal Herriko finalean. Bide batez lehen aldia izan da herrialdeko txapeldunek txapelketa berean Euskal Herrikoa ere irabazten dutela. Biba Xiberua!
Irakurri gehiago
Eguraldi goibelarekin bildu dira Euskal Herri osotik etorritako muslariak lehen orduan. Goizean zehar ligilla eran jokatu dute, herri bazkariaren ondotik arratsaldeko zuzeneko kanporaketari ekin diote. Hemen duzue aurrera jarraitzen duten muslarien zerrenda.
Irakurri gehiago
Martxoaren 28an, larunbat honetan Euskal Herri osotik sailkatu diren 128 bikote muslari onenen arteko norgehiagoka izango da Amasa-Villabona Gipuzkoako herrian. Hemen duzue egunari buruzko informazioa, sailkaturiko bikoteen zerrenda eta ligilla faseko zozketaren emaitza.
Irakurri gehiago
Zazpi herrialdetako finalak burututa, guztiak Amasa-Villabonara begira jarri gara, hemen dituzue: Zazpi herrialdetako txapeldunen zerrenda, Euskal Herriko finala jokatuko duten 128 muslarien zerrenda, martxoaren 28an Amasa-Villabonan jokatuko den finaleko egitaraua, muslarientzako oharrak eta herrialdeko finaletako argazkiak eta bideoa.
Irakurri gehiago
Hemen dituzue FINALERA SAILKATU DIREN MUSLARIEN ZERRENDA, Nafarroa Garaiko eguneko kronika egiten duen bideoa, herrialdez herrialde bildutako argazki galeriak eta zuzeneko emisioko bideoa.
Irakurri gehiago
Bizkaiko txapeldunak Lekeitioko B15- Aitor Bengoetxea eta Juan Luis Uskola izan dira eta txapeldun ordeak Elorrioko B6- Endika Eguren eta Haritz Aranburu. ZUZENEAN jarraitu ditzakezue Nafarroa garaiko eta Gipuzkoako kanporaketak.
Irakurri gehiago
Araban, Bizkaian, Nafarroan eta Nafarroa garaian abian dira finalak. Gipuzkoan, Lapurdin eta Zuberoan arratsaldez jokatuko dira. Ahotsak eta Izarkomi esker zuzeneko emisioa burutuko dugu gutxienez Nafarroa Garaitik eta Gipuzkoatik.
Irakurri gehiago
ZAZPI HERRIALDETAKO FINALAK: 2026ko martxoaren 7an jokatuko dira, zazpi herrialdetan. Final hauetatik aterako dira Euskal Herriko 17. Mus Txapelketako final nazionalerako 128 bikote sailkatuak. HEMEN duzue bihar musean jokatuko dutenen zerrenda eguneratua.
Irakurri gehiago