Azkenean Isturitzeko bikotea gailendu zaie Ibarrekolandako Iñaki Perez eta Juanma Lopez bizkaitarrei. 3 eta 4. geratu dira Nafarroa Garaitik etorritako Evaristo Martinez eta Isidro Jimenez burlatarrak eta Arraiotzko Aritz Alunda eta Garikoitz Larretxea. 5. bikotea Ikaztegietatik etorritako Jon eta Xabi Luzuriaga bikiak. Sailkapena: 32 bikote onenak
Irakurri gehiago
BURLATA vs ISTURITZE eta ARRAIOTZ vs IBARREKOLANDA hemen erabakiko dira Euskal Herriko finalistak.Hona arratsaldeko argazkiak: Igo ahala handituko da bilduma Egun osoko argazki bilduma
Irakurri gehiago
Hemen duzue sailkatuen zerrenda osoa
Irakurri gehiago
Xiberutarrez jaso dute lehen ongi etorria zazpi herrialdetatik bertaratutako muslariek. Jean Jacques Etxeberry urdinarbearra mintzatu da lehenik eta ondoren Raul eta Xerardek azaldu dituzte txapelketaren nondik norakoak eta finaleko xehetasunak.
Irakurri gehiago
Larunbat honetan, 2016ko martxoaren 5ean URDIÑARBEn (ZUBEROA) jokatuko da Euskal Herriko Mus Txapelketaren final nazionala. Bertan, Euskal Herri osoko zazpi herrialdetako 128 muslari onenak lehiatuko dira. Azarotik urtarrilera 250 herri baino gehiagotan jokatu ziren kanporaketetan, Euskal Herri osoko 2000 bikote inguruk parte hartu zuten. Otsailaren 20an jokatu ziren zazpi herrialdetako kanporaketak eta bertan sailkaturiko muslari onenen eskura izango da larunbatean Euskal Herriko txapelketa.
Irakurri gehiago
Gaur jokatu dira Euskal Herriko zazpi herrialdetako finalak. Euskal Herriko 128 bikoterik onenak Zuberoako Urdiñarben dute hurrengo jomuga. Martxoaren 5ean izango da hori. Hona txapeldunak eta finalera sailkatuak:Arabako txapeldunak Sergio Ruiz eta Alberto SalazarBizkaiko txapeldunak Juan Mari Eguren eta Jose Luis SernaGipuzkoako txapeldunak Pello Garin eta Jon OrmazabalNafarroa Garaiko txapeldun Joxe Zabala eta Iosu FlekiZuberoako txapeldunak Rene Incagaray eta Thierry DalhiesLapurdiko txapeldunak Berau eta Duperou.Behe Nafarroako txapeldunak Errecart eta Pedouan
Irakurri gehiago
Une honetan bertan Gasteiz, Zornotza, Alegia, Iruñea, Heleta, Urruña eta Urdiñarben herrialdeko finalak ospatzen ari dira. Tantoz tanto irabazi arte! Zuzeneko jarraipena twitter bidez #EHmus traola jarraituz. Arratsaldeko azken ordurako espero ditugu LEHEN EMAITZAK: hona Gipuzkoako 32 sailkatuen zerrenda.
Irakurri gehiago