Euskal Herriko muslari onenak Uztaritzera begira

Zazpi herrialdetatik sailkatu diren 128 bikoteak zehaztu dira asteburu honetan jokatu den herrialdeko azken finalarekin. Zazpi herrialdetako txapeldunek ere txapela jantzi dute. Berau jantzita agertu beharko dute Uztaritzen (Lapurdi) 2018ko martxoaren 10ean ospatuko den Euskal Herriko final nazionalera. Hemen dituzue, sailkatu diren 128 bikoteen izen abizenak eta jatorriak, bai eta herrialdetako txapeldunen argazkiak ere. Uztaritzera bertaratu behar dutenentzako esku orria eta mapako kokagunea ere prestatu dugu. Bideoa Nafarroa Garaiko finalekoa dugu
Irakurri gehiago

Behe Nafarroak ere baditu txapeldunak

Atzo ospatu zuten BEHE NAFARROAko finala DONAPALEUko Foirail ostatuan. Banka herriko PATRICK OCAFRAIN eta JEAN MARIE OCAFRAINen jantzi zuten Behe Nafarroako txapela. Hemen dituzue Behe Nafarroatik sailkaturiko 18 muslarien izen abizenak.
Irakurri gehiago

Behe Nafarroako finalarekin, larunbatean osatuko da final nazionala jokatuko duten muslarien zerrenda

BEHE NAFARROAko finala martxoaren 3an ospatuko dute DONAPALEUko Foirail ostatuan 15:00etan. Hemen duzue sailkatu diren bikoteen zerrenda eguneratua.
Irakurri gehiago

Txapelak buruan, muslariak Uztaritzera begira

Araba, Bizkaia, Zuberoa Lapurdi, Gipuzkoa eta Nafarroa Garaiko herrialdeko finalak ospatu dira. Martxoaren 3an Behe Nafarroako Donapaleun burutuko den finalarekin zazpi herrialdetako muslariak Uztaritzera begira jarriko dira. Martxoaren 10ean Lapurdiko herrian burutuko bait da Euskal Herriko X. Mus Txapelketaren final nazionala. Datuak jaso ahala albiste hau eguneratuko dugu. Uztaritzeri buruzko informazioa nahi baduzu, hona hemen. Hemen bilduko ditugu finalerako sailkatu diren muslarien izen abizenak, zorionak denoi.
Irakurri gehiago

Fred Larragnaga eta Ximun Lucu Zuberoako txapeldun

Bigarren Jean Jacques Carriquiriborde eta Jean Jacques Etxeberri (llargo). Argazkian (ezkerretik eskuinerat) Carriquiriborde, Larragnaga, Lucu eta Etxeberri. Laister osatuko dugu sailkatuen zerrenda.
Irakurri gehiago

Nafarroa Garaiko txapela Ioritz Oiartzabal eta Asier Gil leitzarrentzat

Egun osoan zehar jokatu da Euskal Herriko hiriburuan Nafarroa Garaiko finala. Ioritz Oiartzabal eta Asier Gil leitzarrek, Iratxetako Zalla Gillen eta Josu  Diez “Fleki”ren aurka jokatu dute finala. Hemen duzue gaur Iruñeatik sailkatu diren 32 bikoteen zerrenda.
Irakurri gehiago

Gipuzkoako txapela Antzuolara eraman dute Joseba Azkarate eta Claudio Cabrerak

Arratsaldeko 15etan hasi da Bergarako Ikastolako ginasioan Gipuzkoako finala. Bertan bildu dira Gipuzkoa guztitik bertaratutako 105 bikoteak. Antzuolarrak gailendu dira Anoetarren aurrean. Beñat Sainz eta Unai Ibartzabal (pasa den urteko Gipuzkoako txapelduna) txapeldun orde geratu dira partida estuaren ondoren.
Irakurri gehiago

Lapurdiko txapeldunak Swanke Tom eta Londaitz Mathieu

Xaian ospatu den Lapurdiko herrialdeko finalean Swanke Tom eta Londaitz Mathieu azkaindarrak izan diran txapeldun. Hemen dituzue Lapurdiko 12 sailkatuen abizen eta izenak.
Irakurri gehiago