Martxoaren 25 larunbata goizeko 8:30etan dute zita zazpi herrialdetako 128 muslari onenek Zornotzako Zubi Ondo parkean. 9ak aldera ekitaldia eta jarraian hasiko dira Zelaieta frontoian 4 bikoteko 32 taldetan ligilla eran norgehiagokan. Bazkalondoan 2. faseari ekingo diote zuzeneko kanporaketa.

EGITARAUA:

128 bikote PARTE HARTZAILEAK: Informazio guztia ikusteko sakatu hemen

  • ARABAtik 18 bikote sailkatu dira.
  • BIZKAIAtik 10 bikote sailkatu dira.
  • BEHE NAFARROAtik 18 bikote sailkatu dira.
  • GIPUZKOAtik 32 bikote sailkatu dira.
  • NAFARROA GARAItik  32 bikote sailkatu dira.
  • LAPURDItik 12 bikote sailkatu dira
  • ZUBEROAtik 6 bikote sailkatu dira.

 

OHARRAK:

  • Bikoteko partaideren batek ezin badu etorri, ordezkoa etorri daiteke, betiere antolakuntzari aurrez jakinarazten bazaio. idazkaritza@ehmus.eus edo whatsapp bidez 644228817 zenbakira.
  • Bikoteko bi partaideekin ezin badute etorri antolakuntzari jakinarazi behar zaio. Kasuz kasu aztertuko da zer egin, hasiera batean eta aurrez adostu gabe, ez da onartuko sailkaturiko bikotea beste bi pertsonek ordezkatzea.